Web
Analytics
Zestoako XXXIV. Herri krosa martxoak 18an ospatuko da - Lasterketak.eus Zestoako XXXIV. Herri krosa martxoak 18an ospatuko da - Lasterketak.eus

Zestoako XXXIV. Herri krosa martxoak 18an ospatuko da

Joxe Orbegozoren omenez izango da

Aurtengo herri krosa edizioa martxoaren 18an ospatuko da, igande goizean. Zestoako Atletismo Taldeak, jada gure artean ez dagoen Joxe Orbegozoren omenez izango dela aurtengo edizioa jakinarazi nahi izan du.

Horrela, «Joxek, Zestoako atletismoaren alde egin zuen lana gogoratu nahi dugu eta nolabait eskertu nahi diogu Zestoar korrikalari gazteengan utzi zuen hazia» diote.

Bestalde, Atletismo taldekoek, izen ematea irekita dagoela jakinarazi nahi dute. Izena internetez eman daiteke www.herrikrossa.com orrian martxoak 16a arte. Herritarrek nahi izan ezkero kiroldegian bertan eman dezakete izena.
Izena aurrez ematen dutenek 5 euro ordainduko dute, baina egunean bertan ematen dutenek 10 euro.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search