Web
Analytics
Zurich Donostiako Maratoiaren 41. edizioa aurkeztu da. Guztion maratoia. - Lasterketak.eus

Zurich Donostiako Maratoiaren 41. edizioa aurkeztu da. Guztion maratoia.

Zurich Donostiako Maratoian, partaideen %26,4a emakumezkoak izango dira aurten; eta kanpotarren portzentaia ere igo da (%39,7).

Pasa den urriaren 15an, Zurich Donostiako Maratoiak 40 urte bete zituen. 1978. urtean ospatu zen lasterketa honen lehen edizioa. Horregatik, azaroaren 25an ospatuko den 41. edizioa berezia izango da. Errekor guztiak hobetuko dira datorren asteko igandean.

Asteazken honetan aurkeztua izan da Donostiako Udaletxean proba popular hau. Azken urteetan bezala, hiru distantzia desberdin izango ditu Zurich Donostiako Maratoiak: 10K, maratoi erdia eta maratoia. Aste bat baino gehiago falta da lasterketa eguna iristeko, baina, orain arte, izen emateek sekulako erritmoa daramate. Datuak bikainak dira.

Pasa den asteartea azaroak 13an, hau da, lasterketa eguna baino hamabi egun lehenago, 6.107 korrikalarik bere dortsala erosia zuten jada (2.801 maratoian, 2.302 maratoi erdian eta 1.004 10 kilometrotako lasterketan). Beraz, dortsalak hiru distantzietan agortzea espero da. Horretaz gain, 1.200 gaztetxo espero dira Zurich Maratoi Txiki Festan. Guztira, 8.000 pertsona inguru bilduko ditu Zurich Donostiako Maratoiak. Hori da espero dena.

Hauek dira datuak (asteartea azaroak 13an):

  • Partaideak hiru distantzietan: 6.107
  • Partaideak maratoian: 2.801
  • Partaideak maratoi erdian: 2.302
  • Partaideak 10K: 1.004
  • Partaideak Zurich Maratoi Txiki Festa batuz: 6.937
  • Partaideak Zurich Maratoi Txiki Festan: 830

Orain arte, izena eman dutenen %26,4-a emakumezkoak dira (%14a maratoian). Beraz, errekorra da Zurich Donostiako Maratoiarentzat. Pasa den edizioan, emakumezkoak %23,44a izan ziren hiru distantzien artean eta %13,7a maratoian. Maratoi erdian, %27,8tik %31,2ra pasa da.

Eta kanpotarrei dagokionez, %39,7a (%23,9 Frantziatik eta %5,7 Ingalaterratik). Hau da, zazpi puntu baino gehiago pasa den urteko datuekin alderatuz: %37,8a maratoian, %44,5a maratoi erdian eta %34a 10 kilometrotako proban. Bost kontinenteetako partaideak egongo dira, eta 50 herrialde baino gehiagoko korrikalariak.

Espainiako probintzia guztietatik etorriko dira partaideak eta %17,1a gipuzkoarrak izango dira (%9,5 Madril eta %6 Katalunia).

Erlazionaturiko lasterketak
Erlazionaturiko sarrerak
Idatzi iruzkin bat

Publizitatea