Web
Analytics
Aritz Egeak, “Eguzkiak iraun bitartean” elkartasun erronka burutuko du Izazpi mendian - Lasterketak.eus Aritz Egeak, “Eguzkiak iraun bitartean” elkartasun erronka burutuko du Izazpi mendian - Lasterketak.eus

Aritz Egeak, “Eguzkiak iraun bitartean” elkartasun erronka burutuko du Izazpi mendian

Aritz Egea mendi   korrikalariak   Azaroaren   14n   “Eguzkiak   iraun bitartean” elkartasun erronka burutuko du Izazpi mendian. “SuperH” eta  “Baila  con  EM”  elkarteek  babesten  dituzten  ikerketa  proiektuei laguntzeko  dirua  biltzea  izango  du  ekintzak  helburua.  Horretarako, Ezkiotik  Izazpi  mendira  eguzkia  irteten  denetik  ezkutatzen  den  arte joan etorrian ibiliko da.

Aritz Egea euskal mendi korrikalariak, Azore uharteetan asteburu honetan jokatu den  Golden  Trail  Championship-a  amaitu  berritan,  elkartasun  erronka  bat  du begitan bi aste barrurako. Azaroak 14ean goizeko 08:02etan Ezkiotik irten eta Izazpi mendi tontorrera (973m.) 17:47 bitartean joan-etorrian ibiliko da etenik gabe. Hau da, eguzkia irteten denetik ezkutatzen den arte zenbat itzuli egiten dituen  izango  da  ekintza.  Joan-etorri  bakoitzak  12,59  kilometro  ditu  eta  750 metroko desnibel positiboa, hemen ikusi dezakezue ibilbidea.

Erronka  sinbolikoa  izango  da,  benetan  garrantzitsua  kirolari  zein  kirol  klubek dohaintzan emandako materialen zozketaren bitartez dirua lortzea izango baita. Bildutako dirua SuperH (haur minbizia) eta Asier de la Iglesia gipuzkoar saskibaloi jokalariak sortutako, Baila con EM (Esklerosi anizkoitza) elkarteei bideratuko zaie. Zehazki,  bi  elkartea  hauek  babesten  dituzten  ikerketa  proiektuei  laguntzeko izango  da.  Izan  ere,  ikerkuntza  ezinbestekoa  baita  edozein  gaixotasunen ezagutzarako. Elkarteen eta erronkaren informazio gehiagorako egin klik hemen.

Kronoak.com web orriaren bidez erosi ahal izango dira zozketetan parte hartzeko txartelak eta baita zuzenean bi elkarte hauei dohaintza egiteko aukera ere egongo da. Hainbat kiroletako materiala dago zozketan, saskibaloiko baloietatik hasi eta txirrindularitzako   maillot   eta   ekipazioetaraino,   nola   ez   mendi   eta   mendi lasterketen mundutik pasata. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure deiari erantzun dieten  kirolari  eta  kirol  klub  guztiei  gurekin  kolaboratzeko  erakutsi  duten prestutasunagatik. Bioracer eta Etxeondo etxeen txirrindularitza ekipazioak; Alex Aranburu, Markel Irizar eta Gari Bravoren maillot-ak; Pou Anaien, Patxi Usabiaga eta  Alex  Txikonek  emandako  materiala;  Athletic,  Eibar  eta  Errealeko  taldeen kamisetak; Salomon etxearen zapatilak eta kamiseta; Laia Sanz-en motorreko kamiseta;  Nuria  Picas,  Sheila  Aviles,  Maude  Mathys,  Stian  Angermund,  Jim Walmsley,  Bart  Przedwojewski,  Pablo  Villa  eta  Pau  Capel  mendi  korrikalarien materialak eta askoz gehiago aurkituko dituzue zozketetan.

Atxikituta  bidaltzen  dizuegu  kirol  elkartasun  ekintza  honetarako  Kilian  Jornet mendi  korrikalari  ezagunak  egin  digun  irudia.  Ekimenaren  berri  eman  bezain pronto bere aletxoa jartzeko zalantzarik ez zuen izan Norvegian bizi den kirolari kataluniarrak.

Eskerrak  eman  nahi  dizkiegu  baita  ere  proiektuari  hasieratik  babesa  erakutsi dieten Ezkioko udalari eta Salomon etxeari.

Gure sare sozialen bidez joango gara informazioa eguneratzen (Facebook eta Instagram).

Harremanetarako

Email-a: [email protected]

Aritz Egea: 685 72 51 47

Leave a Comment

Artxibo
Event Search