Web
Analytics
“Bizitzako lasterketarik garrantzitsuena!” - Lasterketak.eus “Bizitzako lasterketarik garrantzitsuena!” - Lasterketak.eus

“Bizitzako lasterketarik garrantzitsuena!”

Goizeko 08:02etan eman dio hasiera Aritz Egeak erronkaren bere zatiari etxeko guztiekin batera eta gelditu gabe Izazpira 7 itzuli oso eta erdi eman ditu 17:47ak aurretik.

Denera 83,03km egin ditu eta 5.600m desnibel positibo, inoiz egin duen lasterketarik luzeena.
Berak esan moduan 45kmtik aurrerako beretzat erronka bat zen, ea gorputzak nola erantzuten zion.
“Lehen aldia da ez dudana niregatik korrika egiten, beste batzuengatik ari naiz korrika eta horrek indarrak ematen dizkit”.

Igande gauera arte irekita egongo da dohaintzak egiteko aukera www.kronoak.com webgunearen bitartez. Lorturiko diru guztia ikerketarako bideratuko da SuperH (Haur minbizia) eta BailaConEM (esklerosi anizkoitza) elkarteen bidez. Orain arte 18.312€ bildu dira.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search