Web
Analytics
Prentsa oharra: Basque Ultra Trail eta Bocineros-Deiadar Xtreme 2019 egutegia - Lasterketak.eus Prentsa oharra: Basque Ultra Trail eta Bocineros-Deiadar Xtreme 2019 egutegia - Lasterketak.eus

Prentsa oharra: Basque Ultra Trail eta Bocineros-Deiadar Xtreme 2019 egutegia

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko zein Bocineros-Deiadar Xtreme probetako antolakuntza aspektu guztiak aztertuta eta bi proben balantzea burutu ondoren, Trail 52 Sport Mendi Klubak, bi proben antolatzailea, hurrengo erabakiak hartu ditu:

  • Bocineros-Deiadar Xtreme ultra trailaren bigarren edizioa 2019an izango da, irailaren 13tik 15era hain zuzen ere.
  • Basque Ultra Trail Series Zirkuituak urtero lasterketa bakarra izango du, bere jatorrizko formatoa (proba kopurua, distantzia, ibilbidea, lehiaketa sistema, etab.) eta datak mantenduz, urtaro bakoitzean lasterketa bat burutzeko helburuarekin. Hortaz, Basque Ultra Trail Serieseko bigarren edizioko egutegia honako hau izango da:
      • 2019ko otsailak 22/24….….Bilbao-Gasteiz
      • 2020ko maiatzak 1/3………Gasteiz-Iruñea
      • 2021eko uztailak 23/25..….Iruñea-Donostia
      • 2022ko urriak 6/8…………..Donostia-Bilbao

Hurrengo asteetan bi probetan izena-emateko epeen berri emango dugu.

Trail 52 Sport Mendi Kluba

Leave a Comment

Artxibo
Event Search