Web
Analytics
Jaizkibeleko III. Txakurkrosa jokatuko dute larunbatean - Lasterketak.eus Jaizkibeleko III. Txakurkrosa jokatuko dute larunbatean - Lasterketak.eus

Jaizkibeleko III. Txakurkrosa jokatuko dute larunbatean

OARSOBIDASOA.HITZA.INFO. Euskanikross-ek antolatuta Jaizkibeleko III. Txakukrosa jokatuko da larunbatean Pasai Donibanen. Proba Espainiako mushing-txakurkros koparako eta Gipuzkoako txakurkros ligarako puntuagarria da eta ibilbideak 6’8 kilometro ditu. Edonola ere, bada paraleloan herri proba bat, 2,5 kilometrokoa. Proba 16:00etan hasiko da.

Zirkuitu luzeak  kantinaren ondoko zelaigune batean hasi eta bukatzen da. Hasieran belar eta lurrezko pista zabaletatik doa, gero jaitsiera tekniko labur bat du, errekasto bat zeharkatu eta errepideraino igotzeko. Errepidea gurutzatu ondoren, bidezidor batetik Jaizkibel mendiko lehenengo dorreoira igoko dira partehartzaileak, mendiaren ganilurretik korri egin ondoren, jaitsierari ekiteko. Pinudira iristerakoan, errepidea berriro zeharkatu eta kostalderantz abiatuko dira, Lete baserritik, handik kantinara itzultzeko. Jaizkibelgo III. Txakurkrosa lasterketak 100 m inguruko igoera metatua du.
Ibilbide osoa seinaleztatuta egongo da, kilometroak adierazten dituzten kartelekin eta zintekin. Horrez gain, txakurrentzako ur naturalen hainbat gune izango da ibilbidean.

JARRAITU IRAKURTZEN… – CONTINUA LEYENDO…

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/02/18/jaizkibeleko-iii-txakurkrosa-jokatuko-dute-igandean/

Artxibo
Event Search