Web
Analytics
Azpeitiko Sansilbestrerako 50 dortsal gehiago eta AzkoitiAzpeitia izen emate irekiera - Lasterketak.eus Azpeitiko Sansilbestrerako 50 dortsal gehiago eta AzkoitiAzpeitia izen emate irekiera - Lasterketak.eus

Azpeitiko Sansilbestrerako 50 dortsal gehiago eta AzkoitiAzpeitia izen emate irekiera

AZPEITIKO SAN SILBESTREA AZKOITAZPEITIA IZEN EMATEA

Azpeitiko Sansilbestrerako eskaera asko jasotzen gabiltzanez, beste 50 dortsal ipiniko ditugu eskuragarri.

Izen emate plataforma 19:00etan eguneratuko dugu eta dortsal horiek izango dira 6km froga egiteko azkenak. (ibilbidean ez dugu pilaketa handiegirik sortu nahi).

Bestalde, AzkoitiAzpeitia naizoarteko maratoi erdiko izen emateak bihar 12:00etan zabalduko ditugu Rockthesport atarian.
Sansilbestre lasterketan horrela aukeratu dutenek, deskontu bat izango dut eskuragarri, hala nola, joan den urtean parte hartu zuten guztiek ere bai.
Eskualdeko parthartzea bultzatu nahi dugu eta abendurarte, prezio murriztuan izango da izen ematea. Ondoren, hilero zertxobait igotzen joango da izen ematea.

World Athletics-en eskaera aste honetan luzatuko dugu eta espero dugu, aurten ere Road Race Labela eskuratzea. Maratoi erdiko ibilbide honen azken edizioa izango da. Aurrerantzean jarraitzea erabakitzen bada, homologazio berri bat egin beharko delarik maratoi erdian.

Leave a Comment

Event Search