Izenemateak: lasterketaren eguna baino lehen erosiz gero bi euro ordaindu behar dira; egunean bertan aldiz, lau eurotan izango dira salgai. Gehienez 500 dortsal salduko dituzte. «Aurreko urteko partaide kopurua gainditu nahi dugu, dortsal guztiak amaitzea nahi dugu», adierazi dute antolatzaileek.
Lasterketa abenduaren 31ean izango da, 18:00etan, eta lau kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Antolatzaileek 30 minutu lehenago gerturatzeko gomendatu diete horiei. «Giro eta umore ona» ziurtatuta egongo da, eta partaide guztien artean 30 otar zozketatuko dira. Txikien lasterketa, berriz, 17:00etan hasiko da.
ANTONIANO K.E. / 687810486 / ANTONIANO K.E.
Informazio gehiago / Más información:
http://antonianoke.wordpress.com/san-silvestre-lasterketa/