Gaur jokatu dute Zarauzko III. Herri Lasterketa, eta 200 pertsonak parte hartu dute. Jokin Muñoz soraluzearra izan da helmugara iristen lehena, eta Guillermo Vahl zarauztarrak egin du bigarren, 6 segundoko aldearekin. Ibilbidea osatu duten lehen hiru zarauztarrak ere saritu dituzte.
- 5 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Aurrenetakoak izan dira Oñatiko plazatik irteten eta lehenak helmugan sartzen. «Oso gustura» egin du proba abadiñarrak eta Sestaokoak gutxiago labaintzen duten zapatillekin etorri behar zela aitortu du helmugan.
- 5 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Berezia izaten da Buetraitzeko igoera bertikala, ilunetan jokatzen baita. Antxitxikariak banan-banan irteten dira Arantzazuko aparkaleku azpitik eta 2,7 kilometrotan ia 800 metroko desnibel positiboa gainditu behar dute Buetraitzeraino (1.305 metro) igotzeko.
- 5 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Sandra Corriols eta Ander de Luis izan dira aurtengo Izazpiko igoerako garaileak. Aurten ere irabazleak ez du lortu 1982an Juan Mari Garinek ezarritako marka ontzea.
- 5 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Proba laburrean Ainize Lasa, Beasainen bizi den ordiziarra, eta Iñaki Hormaetxe arrasatearra izan dira azkarrenak. Luzean 92 korrikalarik hartu dute parte, eta motzean 81ek. Sailkapenak eta irudiak albistearen barruan.
- 5 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Proba luzeak 25 kilometro eta 1.600 metroko desnibel positiboa du, eta laburrak 14,5 kilometro eta 880 metroko desnibela. Errekorra hobetzen duenarentzat 100 euroko saria egongo da.
- 2 de mayo de 2019
- 1 Min Read
Eguraldia lagun, giro ederrean jokatu dute Pagoeta Mendi Lasterketa dozenaka korrikalarik. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia zarauztarrak eskuratu du bigarren postua.
- 29 de abril de 2019
- 1 Min Read
Hassan Ait Chaou villabonarra eta Maialen Gurrutxaga andoaindarra sailkatu dira lehenengo postuan. Aitor Regillaga eta Oihana Zubillaga izan dira bigarrenak eta hirugarren postua Xabier Vegasentzat eta Kontxi Blancorentzat izan da.
- 28 de abril de 2019
- 1 Min Read
Amasako mendi lasterketaren XXVII. edizioa jokatuko da 10:30etik aurrera; izena emateko aukera egunean bertan egongo da.
- 24 de abril de 2019
- 1 Min Read
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbebeitia izan dira azkarrenak Arrasate Udalatx mendi lasterketan –21 kilometro–. Gainera, biek aurretik ezarritako errekorrak hautsi dituzte. Arrasatear onenak Aritz Kortabarria eta Ane Zabala izan dira.
- 14 de abril de 2019
- 1 Min Read





















