
Mendi maratoirik esanguratsuenak bere 25. ediziorako aurreizen-emateak irekiko ditu urtarrilaren 12an 12:00etan eta dortsalen zozketa otsailaren 20ean izango da.
2025eko urriaren 9a.- Zegama-Aizkorri hodeiertzean forma hartzen ari da. Badago data 25. edizioa egiteko, mundu mailako mendi maratoirik esanguratsuena bezala hartua dena. Maiatzaren 17ean ehunka zalek hegan eramango dituzte korrikalariak mundu mailako ikur diren parajeetara, Sancti-Spiritura, esaterako. Golden Trail World Serierako proba puntuagarriak 225 plaza izango ditu aurten ere zozketan.
Maratoiko dortsaletan parte hartzeko aurreinskripzioak urtarrilaren 12an irekiko dira,12:00etan, Kronoak.com izen-emate plataformaren bidez. Hamar egunez, urtarrilaren 12tik 23ra, parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman ahal izango dute maratoiko dortsal bat eskuratzeko. Ondoren, zozketara doazenak, dortsala denbora onagatik dutenak eta dortsala herrikoa izateagatik edo edizio guztiak amaitu izanagatik dutenak banatuko dira. Urtarrilaren 26an, berriz, Kilometro Bertikala eta Junior Traila (16-18 urte) egiteko epea irekiko da. Hiru lasterketetarako dortsalen zozketa otsailaren 20ean egingo da.
2026ko maiatzaren 17ean, 2025eko edizioan irabazleen lekukoa hartuko duten atletak ezagutuko dira: Sara Alonso donostiarrak 4h27.25eko denborarekin aurreko edizioetako arantza ateratzea lortu zuen eta Elhousine Elazzaoui marokoarrak (3h43.28), Zegamako plazan lehen garaipena lortuz.
ZEGAMA-AIZKORRI DATAK 2026
- 2026ko urtarrilak 12:
25.en Zegama-Aizkorri Maratoiaren aurre izen ematea - 2026ko urtarrilak 26:
12.en Zegama-Aizkorri KBaren eta 15. en Zegama-Aizkorri Junior Trail-aren aurre izen emateak - 2026ko otsailak 20:
Dortsalen zozketa - 2026ko maiatzaren 15:
12.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala - 2026ko maiatzaren 17:
25. Zegama-Aizkorri Maratoia eta 15. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a













