Web
Analytics

II. BORTZIRIETAKO KOPA LIZUNIAGAKO IGOERAN BUKATUKO DA

II. BORTZIRIETAKO KOPA LIZUNIAGAKO IGOERAN BUKATUKO DA

Azken probaren faltan Ane Elzaurdia eta Aritz Arratibel
sailkapenetako buruak dira

Bortzirietako Koparen bigarren edizioa datorren larunbatean, urriak 25, amaituko da Lizuniagako Igoeraren 44. edizioarekin.

Ane Elzaurdiak liderra izaten jarraitzen du 400 punturekin eta garaipen guztiekin, orain arte egindako lau lasterketak irabazi baititu: Lesakako Zubigaineko Kros Herrikoia, Alkaiaga Trail, Berako Gau Krossa eta Agerrako Krosa. Bere atzetik Amaia Jorajuriak bigarren postuan jarraitzen du 356 punturekin eta Amaia Etxarte hirugarren postuan 255 punturekin.

Gizonezkoen sailkapenean Aritz Arratibel buru da 375 punturekin, Lesakan lortutako garaipenari esker, baita Alkaiagan eta Agerran taldeka lortutako bigarren postuei esker. Hodei Lujanbio bigarrena da 355 punturekin eta Gwendal Larque hirugarren 330 punturekin.

Taldekako sailkapenean, Eziรฑin lehena da 718 punturekin eta Xerpak bigarrena 652 punturekin.

Azken sailkapen orokorra egiteko, bost lasterketetatik lautan lortutako posturik onenak kontuan hartzen dira.

Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriako lehen bi sailkatuek eta bi talde onenek Ibardin Fundazioaren, Mazizior Edarien eta Martikoren eskutik sortak jasoko dituzte, Bortzirietako Koparen babesleak baitira.

Gainera, bost lasterketetatik lautan parte hartu duten korrikalari guztiek Berako zein Lesakako udalek dohaintzan emandako oparia izanen dute, Bortzirietako Kopako kolaboratzaileak baitira.

Lizuniagako Igoeran 4,9 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Hain zuzen, izen-emateak zabalik daude www.pb-organisation.com webgunean, 8 euroren truke. Egunean bertan izena ematen bada, 12 euro izanen da. Lasterketa 17:00etan izanen da, eta aurretik, 15:30ean, haurrentzako lasterketak eginen dira.

Bortzirietako Kopako lasterketei buruzko informazio guztia www.bortzirikopa.eus webgunean kontsulta daiteke.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg