Web
Analytics
31. AAME-ak lortu du WA ziurtagiria - Lasterketak.eus 31. AAME-ak lortu du WA ziurtagiria - Lasterketak.eus

31. AAME-ak lortu du WA ziurtagiria

31. AAME-ak lortu du WA ziurtagiria

Iritsi da espero genuen berria, baina nahiz eta espero izan, esan beharra dago urtez urte, zigilu hau lortzeko baldintzak, gero eta zorrotzagoak direla.

World Athletics erakundeak, ziurtatu du Diego Garciaren Oroimenezko 31. AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdia, bere egutegian parte hartzeko lasterketa izango dela. Errepide lasterketei dagokionez, Gipuzkoan bakarra, eta Euskal-Herrian onena izateaz gain, gutxienetakoa izango da RUNNING FESTA lemapean datorren edizio berezi hau.

Gogoratu nahiz eta WA eko egutegian azaldu, lasterketa honen helburuak, maila guztietako korrikalariak batzea dela. Festa handi bat izango da aurtengoa, eta festa handi honen oiartzuna, mundu guztian zehar zabaltzea nahiko genuke.

Izan ere, bi herri txiki izanik , gure kultura, ingurua, izaera, eta lasterketan sortzen den giroa, berezia da. Diego Garcia zen bezalako berezia eta aparta.

Gogoratu izen emateak zabalik jarraitzen dutela eta beti bezala, azken unerarte ez itxoitea gomendatzen dugula.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search