Web
Analytics
31. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdia Gipuzkoako txapelketa - Lasterketak.eus 31. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdia Gipuzkoako txapelketa - Lasterketak.eus

31. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdia Gipuzkoako txapelketa

XXXI. AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA - Diego Garciaren oroimenez - 2024

31, AzkoitiAzpeitia nazioarteko maratoi erdiaren Running Festak, beste osagai berezi bat izango du martxoaren 23an. Izan ere, Gipuzkoako Atletismo federazioarekin elkarlanean, Gipuzkoako maratoi erdi Txapelketa antolatuko dugu elkarrekin.

Federazioak, ezinbestezko erakundeak dira kirol arlo guztietan. GAF, aitzindari izan zen eta arazoak arazo, estatuko lehen atletismo federazioa da (RFEA baina lehenago sortua). Bere 100. urteurrenean AzkoitiAzpeitia maratoi erdiak egin zion aitortza, eta gure ibilbidean, beti izan dira gure festaren zati garrantzitsu.

Txapelketa hau antolatzearkin, beste helburu batzuk ere baditugu. Lehenik eta behin, gure afizionatu onenei, goi mailako ibilbide bat ipintzea marka onak lortzeko (horretarako entrenatzen bai dute gogor egunez egun). Bigarenez, gutxiengo marka dituztenei, izen ematea doan ematea (aurrez ordaindu dutenei itzulketa egingo diegu). Hirugarrenez, irabazleei eta lehen sailkatuei, aitortza egin eta nazioarteko lasterketa bateko protagonista bihurtu.

Eskerrak eman GAF-eri , gure lasterketako zati izateagatik eta eskerrak ere, federazio honetako eragile guztiei erakunde hau bizirik mantentzeagatik.

Txapelketan parte hartzeko araudia.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search