Web
Analytics
700 emakume baino gehiagok parte hartuko dute hirian egingo den Lilatoian, martxoaren 8an. - Lasterketak.eus 700 emakume baino gehiagok parte hartuko dute hirian egingo den Lilatoian, martxoaren 8an. - Lasterketak.eus

700 emakume baino gehiagok parte hartuko dute hirian egingo den Lilatoian, martxoaren 8an.

1990ean antolatu zuen lehen aldiz Lilatoia Donostiako Koordinatzaile Feministak. Martxoaren 8ko aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko ekintza berriak egin behar zirela pentsatu zuten arduradunek, eta hortik sortu zen emakumentzako lasterketa egitearen ideia. «Emakume gutxik egiten zuten kirola, eta bultzada emateko modu bat izan zitekeela pentsatu zen», azaldu du Arantxa Gurmendi Lilatoiko antolatzaileak.

Lehen urte hartan izenaren inguruan eztabaidatu zuten. «Bragaton izan zen proposamenetako bat, eskerrak ez zutela aukeratu! Azkenean, lila kolorearen eta lasterketen -ton bukaerarekin jokoa eginez aukeratu zen izena». Lehen urte hartan lelo berezi asko entzun ziren, «fajak kanpora, arinago korrika egiteko», esaterako. Lasterketa aldarrikapen moduan jaio zen bereziki, eta ez zen pentsatu hurrengo urteetan jarraipenaizango zuenik. 135 korrikalari bildu ziren lehenengoan, eta kirolariak egon ziren arren, gehienak feministak izan ziren. Ondoren, kirol kutsua eman nahi izan diote bereziki Lilatoiari, manifestazio hutsean gera ez zedin.

«Lasterketa asko handitu da eta asko aldatu da alde guztietatik begiratuta. Gizartean eragina izan du, Donostian eta Donostiatik kanpo ».

Parte hartzaileei dagokienean, Donostia Gipuzkoa eta Euskal Herri osoko emakumeak gerturatzen direla azaldu du Gurmendik.

Berrikuntzak
Komunikabideei dagokienean, gaur egun, trataera desberdina eta tarte handiagoa eskaintzen zaio Lilatoiari Gurmendiaren esanetan.
«Lan txukuna eginda irabazi dugu tartea. Emakumeek bakarrik osatutako lasterketa batek zentzua duela ulertu du gizarteak». Gainera, lasterketa alaia dela azpimarratu du eta adin desberdinetako lagunek parte hartzen dutela. «Familia bereko amona, ama eta alaba korrika egitera animatzen dira». Gizonezkoek itxita dute lasterketan parte hartzeko aukera, baina honela argudiatu du Gurmendiak: «Berdintasuna lortzen den egunean, ez genuke lasterketa mistoa bihurtuko, lasterketa desagertu egingo litzateke».

Aurtengo ibilbideak aldaketak izangoditu, AlderdiEderrekolanak direla eta. Hala ere, lasterketa hiriaren Erdialdetik igarotzea lortu dute
antolatzaileek. «Ahalik eta gehien ikustea nahi dugu, presentzia izatea ». Bestetik, berrikuntza nagusia, txiparen erabilera izango da.

Dagoeneko 700 lagunetik gora izena eman dute lasterketarako eta ezinezkoa litzateke eskuz hartzea guztien denborak». Bestetik, lasterketa hasi baino bost minutu lehenago, Donosti Rollereko patinatzaileak irtengo dira, eta lehen aldiz, Hitza Saria jasoko du lehen donostiarrak.

Iturria: Irutxuloko Hitza

Artxibo
Event Search