
Goizeko 10:30etik aurrera, herriko kaleak atletaz bete dira, klasiko bihurtu den lasterketa honetan, aurten 45. edizioa bete duena. Txikienetatik hasita —75 metro inguruko ibilbidea egiten dutenak, gurasoek lagunduta—, lasterketa nagusiraino, 7,3 kilometroko distantziarekin.
Proba nagusian iazko irabazleek errepikatu dute 🏆: Idoia Nogales igo da podiumeko tontorrera, Eguzkiñe Zabaleta bigarren izan da eta Amaia Etxarte hirugarren. Gizonezkoen kategorian, berriz, Andoni Acebedok jantzi du berriz ere txapela 🎩. Bere atzetik helmugaratu dira Aimar Domeño eta Youness Assehli.
Lasterketa laburrean, berriz, Saioa San Miguel doneztebarra eta Andoni Irazusta izan dira azkarrenak ⏱️. Herritarrik onenari ematen zaion urdaiazpikoa Borja Arreguirentzat eta Amaia Etxarterentzat izan da. 🐖🎁













