
Probaren aurkezpen prentsaurrekoa
ehunmilakek urtez urte hazten jarraitzen du, pausoz pauso baina etenik gabe. 2025 honetan, hamalaugarren edizioan, parte-hartzaileen kopuru altuak mantenduko ditu eta 1.600 lagunetik gorako boluntariotza taldea izango dugu!
Gaur eguerdian aurkeztu da ehunmilak probaren 2025eko edizioa, 2 parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatzen direlarik.
Kirol arloari dagokionean urteroko 3 probak mantentzen dira:
- ehunmilak Ultra-Trail® proba (171km / D+ 500m).
- goierriko bi haundiak trail (90km / D+ 500m).
- marimurumendi maratoia (42km / D+ 300m).
AURKEZPEN EKITALDIA
Aurkezpen prentsaurrekoko mahaia honako hauek osatu dute: Mikel Yerobi (Ternua Group-eko kidea), Azahara Dominguez (Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde antolaketako Gipuzkoako Foru Diputatua), Leire Artola (Beasaingo alkatea), Mireia Trigueros (Euskal Mendizale Federakuntzako mendi lasterketen arduraduna) eta Andoni Zubeldia (ehunmilakeko lasterketa zuzendaria).
ehunmilak 2025: Datu aipagarriak:
- Parte-hartzaileen kopuruak zifra altuetan mantentzen dira: Aurtengo edizioan guztira 3 kontinentetako 13 herrialde ezberdinetako 260 lagun ditugu izena emanda. Adierazgarria da “ehunmilak” Ultra-Trail® proban inoizko atzerritar partehartzaile zifrarik handiena dugula 51 partaiderekin.
- Probaz proba partaideak honela daude banatuta: 360 partaide “ehunmilak” Ultra-Trail® proban, 550 partaide “goierriko bi haundiak” trail proban eta 350 partaide “marimurumendi”
- Emakumeen parte-hartze zifretan errekorrak gainditzen: urtez urte emakumezkoen partehartzean errekor berria ezartzen jarraitzen dugu bai zifra orokorrean eta baita ehm zein g2h probetan ere. Aurtengoan 148 emakumezko partaide izango ditugu honela banatuta: 28 emakume “ehm” Ultra-Trail® lasterketan, 56 emakume “g2h” trail lasterketan eta 64 emakume “mmm” marathon lasterketan.
- “ehunmilak” Ultra-Trail® proba taldekako modalitatea: aurten 7 taldek eman dute izena, horietatik talde 1 mistoa da.
- 600 boluntario baino gehiago: korrikalariak behar bezala artatu eta mimatzeko ibilbide osoan zehar 1.600 boluntario izango ditugu. Ziur aski, hitzordu hau munduko trail ekitaldi garrantzitsu bakarra izango da korrikalari baina boluntario gehiago dituena.
- Osasun taldea: Boluntarioez gain, Gurutze Gorriko taldeak 150 kide baino gehiago ditu, baita larrialdietako 24 mediku ere, bakoitza bere erizainekin egongo dena lanean guztia behar bezala atera dadin.
- Fisioterapia eta podologia zerbitzuak egongo dira anoa gunerik handienetan (Tolosa eta Etzegaraten) eta Beasaingo kiroldegiko azken anoa gunean.
- Ekoehunmilak + Erronka garbia: Ingurumenarekiko errespetua eta jasangarritasuna bultzatu asmoz hainbat alorretan lanketa berezia egiten da: balizajea, dokumentazioa, anoa postuak, zaborra, autobusak… Informazio gehiago hemen: https://www.ehunmilak.com/eu/antolakuntza/ekoehunmilak/
- Autobus zerbitzua: Antolatzaileek autobus sare bat dute ikusle zein korrikalariak ibilbideko hainbat tokitara eramateko.
- Tolosako anoa gunea: azken bi urteetan egin bezala, Tolosako anoa gunea herrigunean mantentzen da, Beotibar pilotalekuan hain zuzen ere.
- Nazioarteko sona: Coloradoko (AEB) mendi garaietan egiten den “Hardrock 100 mile endurance run” lasterketarako proba kalifikagarria da ehunmilak lasterketa.
SEGURTASUNA DENEN KONTUA DA
- Derrigorrezko materialaren gogorarazpena: derrigorrezkoa izango da eskatzen den materialaz gain, jaka iragazgaitza kaputxarekin eta atzealdeko argi gorria eramatea.
PROBAREN JARRAIPENA
Korrikalariak jarraitzeko modu ezberdinak egongo dira:
- Ibilbideko hainbat gunetara doazen antolakuntzako autobus zerbitzua
- ehm edo g2h probetako korrikalariek daramaten Geokokapena edo GPS aparatuaren seinalearen bidez.
- Kontrol gune bakoitzean txipak markatzen duen
- Gure webgunearen bidez ikusi ahal izango dira anoa gune ezberdinetako webcam
- Asteburu osoan zehar streaming-a egingo da helmugako pantaila erraldoian eta
- Webguneko “info baliagarria” atalean informazio osagarri
Informazio gehiagorako: www.ehunmilak.com
Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/
Twitter: @ehunmilakg2
Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/
Kontaktua: [email protected]
Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)
Traola ofiziala: #ehunmilak25













