
Aritz Arratibel hondarribitarrak eta Ane Eltzaurdia beratarrak irabazi zuten larunbatean Beti Gatzek antolatutako Zubigaineko Kros Herrikoia lasterketaren seigarren edizioa. Halaber, II. Bortzirietako Kopako lehen liderrak bihurtu dira. Taldeka, Bortzirietako Kopako lehen taldea Eziñin izan da.
7 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Hodei Lujanbio eta Gwendal Larqueren aurretik irabazi zuen Arratibelek. Aldiz, emakumeen sailkapenean Amaia Jorguriak bigarren postua lortu zuen eta Amaia Etxartek, hirugarrena.
Gazte mailan Ulises Sarasua Cano etxalartarra izan zen garaile; junior mailan, Unax Urtxegi Rodrigo igantziarra; alebin mailan, Eneritz Muñoa Sanjuan eta Ibai eta Oihan Iturbide Royo; benjamin mailan, Enea Mitxelena Beristain eta Martxel Criado Arruabarrena; prebenjamin mailan, Maddi Mutuberria Zelaieta eta Danel Maritxalar Muñoa y en ttikitan, Mara Perotxena Elgorriaga eta Oihan Lujanbio Arbelaitz.
89 korrikalarik parte hartu zuten proba guztietan.
ALKAIAGA TRAIL, HURRENGO PROBA
Bortzirietako Kopako hurrengo lasterketa Alkaiaga Trail izango da uztailaren 26an. Izena emateko [email protected] helbidera mezu bat bidali behar da izen-abizenekin, NANarekin eta jaiotze-datarekin. Hala ere, egunean bertan izena eman daiteke ere.
Izen-emateak 7 euro balio du eta parte hartzaile guztientzako bokata eta istripu-asegurua barne hartzen ditu.
Alkaiaga Trail lasterketak bi ibilbide izanen ditu: 14 urtetik beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta gainerakoek 7 kilometro eta 300 metroko desnibela. Gainera, haurrentzako lasterketa izango dira ere.
Proba 17:00etan hasiko da, txikienentzako lasterketekin, eta 17:30ean helduentzako lasterketa izango da.
GAU KROSAKO IZEN-EMATEA
Hirugarren proba Gau Krosssa izanen da, abuztuaren 1ean, 22:00etan. Izen-emateak www.pb-organisation.com webgunean egin daitezke abuztuaren 31a arte 10 euroren truke. Lasterketaren egunean izena emateko 14 euro ordaindu beharko dira. Izen-ematearen gehienezko kopurua 250 izanen da.













