
Amaitu dira aurtengo Azpeitiko San Silbestre lasterketako 6 kilometroko probako 1.200 dortsalak.
Oraindik 3 kilometroko lasterketarako dortsal batzuk geratzen badira ere, 6 kilometroko probaren izen-emate muga bete da.
Aurtengoan, emakumeen parte hartzea %45ekoa izango da eta gizonezkoena %55ekoa.
Gainera, parte-hartzaileen artean %57 azpeitiarrak eta %29 azkoitiarrak dira, beraz, herri giro paregabea izango dugu urteko azken egunean!
Gogoratu, lasterketa hau posible egitea boluntarioen laguntzari esker ere bada.
Hori dela eta, datak gerturatzean, iaz bezala, boluntarioak izena emateko formularioa zabalduko dugu.
Azpeitiko San Silbestreko antolakuntzatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu urtez urte ekimen hau posible egiten duten guztiei:
Azpeitiko Udala, gure babesleak, lagun diren elkarteak, eta noski, parte hartzen duten korrikalari eta boluntario guztiak.
Eskerrik asko bihotzez!
Azpeitiko San Silbestre Lasterketa Antolakuntza













