Web
Analytics
Antxoko krosa, igandean - Lasterketak.eus Antxoko krosa, igandean - Lasterketak.eus

Antxoko krosa, igandean

PASAIAKO HITZA. Pasai Antxoko Gabonetako Herri Krosaren hirugarren ekitaldia igandean izango da. 11:00etan aterako dira korrikalariak irteeratik.  Izena emateko bi modu daude, bat aldez aurretik, eta bestea egunean bertan. Aurretik izena emateko Kirolprobak-en webgunera jo behar da, eta igandean bertan 10:00etatik aurrera dago izena emateko aukera Gure Zumardian. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dituzte kirolariek (asegurua, kamiseta, eta luntx txiki bat dago prezioaren barruan). Bost kilometroko bidea du probak, eta mozorro onenari saria emango diote.

Artxibo
Event Search