Web
Analytics
Asier Cuevas omenduko dute XX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian - Lasterketak.eus Asier Cuevas omenduko dute XX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian - Lasterketak.eus

Asier Cuevas omenduko dute XX. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian

AZKOITIKO HITZA. Diego Garcia korrikalari azkoitiarren omenez egiten dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta aurtengoak dagoeneko badu data. 2013ko martxoaren 23an egingo dute Euskal Herriko maratoi erdirik garrantzitsuena, 20. aldiz. Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko atletismo taldeak, probako antolatzaileak lasterketak «ezaugarri berezi bat» izango duela dio: «Gure artean dugun atleta onena omentzea erabaki dugu».

 

Asier Cuevasren, Azpeitian bizi den eibartarraren lana aitortuko dute antolatzaileek eta zaleek «Omenaldi honekin Asierri, Diegoren oinordekoa den korrikalari bikain honi, bere helburu berrietan animatu eta gure esker ona publikoki adierazi nahi diogu», dio Xeyek. Cuevas Espainiako maratoi txapelduna izandakoa dela gogoratu du taldeak, eta 100 kilometroko Espainiako txapelketa irabazi du aurten. «Nekaezina bezain eskuzabala da Cuevas. Gure proban beti egon da laguntzeko prest».

Halaber, iazko maratoi erdian Cuevasek egin zuen «luxuzko erbi lanaren» eraginez, Eunice Kirwa korrikalariak marka ezarri zuen emakumezkoetan. Berak egin zuen marka gainera, Espainiako Estatuan orain arte egin den denbora onena dela nabarmendu dute antolatzaileek.

Maratoi erdiak ohiko kutsua mantenduko du, eta Cuevas ez ezik, goi mailako afizionatuak eta korrikalari herrikoiek hartuko dutela parte aurrerati dite antolatzaileek. Ohi baino goizoago zabalduko dute izena emateko epea. Azaroaren 15tik aurrera egongo da inskribatzeko aukera. Hala ere, antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu korrikalariek non eman ahal izango duten izena.

Webgune berria
Taldeak, gainera, webgune berria estreinatuko du hurrengo lasterketarako; www.azkoitia-azpeitia.com helbidean azalduko dituzte probako nondik norakoak.

Artxibo
Event Search