Web
Analytics
Taldekako Euskal Herriko txapela erabakiko da Goierri garaiko mendi lasterketan - Lasterketak.eus Taldekako Euskal Herriko txapela erabakiko da Goierri garaiko mendi lasterketan - Lasterketak.eus

Taldekako Euskal Herriko txapela erabakiko da Goierri garaiko mendi lasterketan

GOIERRIKO HITZA. Goierri Garaia Mendi Lasterketa taldeak bosgarren urtez antolatu duen norgehiagoka datorren igandean jokatuko da. Aurtengo edizioan bada berritasun bat: proban Euskal Herriko taldekako txapela nork jantzi ebatziko dutela. Lasterketariak Urretxuko eta Zumarragako hiru gurutzeetara igo beharko dira; Beloki, Izazpi eta Irimo mendietako gainetara.

Kirolariak goizeko hamarretan aterako dira Areizaga-Kalebarren plazatik. Iazkoan Euskal Herriko mendi lasterketa Koparako baliagarria izan zen Goierri garaikoa; aurten bertako mendietan erabakiko dute zein taldek jantziko duen Euskal Herriko onenaren txapela. Gorka Azkarate antolatzaile taldeko kidearen arabera, «ikuskizuna bermatuta dago».

Mendi lasterketaren ezaugarriak aurreko ediziokoen antzekoak izango dira. Beloki mendira igoko dira lehenengo eta Izazpira ondoren. Urretxuko eta Zumarragako hirigunera jaitsi eta bertatik Irimora igo beharko dira lasterkariak. Hirigunean tarteko helmuga jarriko dute. «Edozein modutan mendi gailurretan eta aldapetan nahikotxo jende bildu ohi da», dio Azkaratek.

Parte hartzaile guztiek opari poltsa bana jasoko dute amaieran, baita hamaiketakoa ere. Irabazleak sarituko dituzte bukaeran. Izena emateko epea bihar itxiko dute. Izena Goierri Garaia mendi lasterketa taldearen webgunearen bitartez eman daiteke, ggmltaldea.com.

Artxibo
Event Search