Web
Analytics
Aurtengo Ereñotzuko Mendi Lasterketa bertan behera! - Lasterketak.eus Aurtengo Ereñotzuko Mendi Lasterketa bertan behera! - Lasterketak.eus

Aurtengo Ereñotzuko Mendi Lasterketa bertan behera!

Axeriak Mendi Lasterketa taldearen komunikatua:

2022an ikusiko dugu elkar, ilusio handiagoarekin!

Zoritxarrez, aurten ere ezingo dugu ospatu urteurren borobila, Ereñotzuko Mendi Lasterketaren 10garren edizioa. Egungo osasun egoerarekin, aurtengoa ere bertan behera uztea da zentzuzkoena. Datorren urtean bueltatuko gara, indarberrituta eta gogotsu, guztiok elkarrekin gozatzeko, urteroko egun ederraz.
Eskerrik asko urtero hutsik egin gabe lagundu diguzuen boluntario guztioi, eta babesa eman diguzuen laguntzaileoi. Zuek gabe ezinezkoa izango zen, eta zuek gabe ezingo dugu bidea egiten jarraitu, datozen urteotan ere.

Gauzak ahal bezain laster hobetuko diren esperoan, eta denak osasuntsu egongo zaretelakoan, datorren urtera arte! Bitartean, asko zaindu eta mendiaz disfrutatu!

Leave a Comment

Artxibo
Event Search