Web
Analytics
1 vs 21, ARIZNABARRETA MANTTALEREN AURKA - Lasterketak.eus 1 vs 21, ARIZNABARRETA MANTTALEREN AURKA - Lasterketak.eus

1 vs 21, ARIZNABARRETA MANTTALEREN AURKA

Durangoko korrikalaria Manttalerekin neurtuko da Berako Mendi Maratoi Erdian

Ariznabarretak lasterketa osoa egingo du, eta Manttaleko korrikalari bakoitzak, txandaka, probaren 21etatik kilometro bat egingo du, lasterketa Martikok babestuko du.

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak erronka berezia prestatu du datorren iganderako (apirilaren 11). Egun horretan Berako Mendi Maratoi Erdia egitea aurreikusita zegoen, eta duela aste batzuk bertan behera utzi behar izan zen pandemia dela eta.

Hutsune hori betetzeko, Manttalek erronka bat antolatu du, Martiko enpresaren babesarekin, zeinetan Oier Ariznabarreta eta Manttale taldea neurtuko dira.

Erronka oso sinplea da. Oier Ariznabarretak Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea (21 kilometro) osatu beharko du, eta Manttalek gauza bera egingo du Oierrekin batera, baina 21 lasterkariz osatutako talde batekin. Lasterkari bakoitzak kilometro bateko erreleboa egingo du. Hau da, Oierrek 21 kilometroak egingo ditu, eta Manttaleko 21 lasterkarietako bakoitzak kilometro bana.

Lasterketa 9:30tan hasiko da, maratoi-erdiaren ohiko irteera-puntuan, Rikardo Baroja Eskolaren ondoan. Oierrek lasterketa lehen kilometroa egiteko ardura duen Manttaleko lasterkariaren ondoan hasiko du. Manttaleko gainerako lasterkariak beren kilometroetan banatuak egongo dira, erreleboa hartu arte.

Ibilbide osoa seinaleztatuta egongo da eta Oier Ariznabarretak hainbat hornidura puntu izango ditu.Manttaleren taldea gizon, emakume eta harrobiko gazteek osatuko dute.

Oier Aiznabarretak Berako Mendi Maratoi Erdiaren azken sei edizioak irabazi ditu, eta errekorra du gaur egun (1:37:30, 2014. urtean). Lortutako sei garaipenetan ordu eta 44 minutu baino gutxiago behar izan ditu.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search