Web
Analytics
Beroak eta ekaitzak markatu dute aurtengo Ehunmiliak proba - Lasterketak.eus Beroak eta ekaitzak markatu dute aurtengo Ehunmiliak proba - Lasterketak.eus

Beroak eta ekaitzak markatu dute aurtengo Ehunmiliak proba

GOIERRIKO HITZA. Amaitu da Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handien edizioa.  Antolatzaileek oraindik pare bat astetako lana badute ere, lasterkariak etxera itzuli eta deskantsuan egoteko unea da orain. Ehunmiliak probako errekorra beste behin gainditu dute lasterkariek bi probetan, egin duen eguraldi beroarekin inork gutxik espero bazuen ere. Eguraldiak, probek aurreko urteetan izan dituzten bereizgarriak aldatu eta ezberdin egin ditu. Aurreko urteetan hotzak hipotermiak ere eragin bazituen, aurtengo edizioan beroa izan da protagonista. 30 gradutik gorako tenperaturak eta %80eko  hezetasunak lehendik ere gogorra zen proba are gehiago zaildu du. Lasterkari askok gorputzean ur asko sartu eta asimilatu ezin zutelako, botaka ere egin zuten askok.

Beroaz gain, ekaitzek eta ekaitz arriskuek utzi zuten euren arrastoa bi probetan. Ostiral iluntzean, Goierriko 2 Handiak probaren ireteera ordubete atzeratu behar izan zuten, eta ibilbidean ere aldaketatxo batzuk egin zituzten, Txindokiko puntatik pasa gabe geldituz. Lasterketa neutralizatu beharra ere izan zuten larunbatean. 15:00etan Txindokira iritsi gabe zeuden lasterkariak lasterketatik kanpo utzi zituzten.

Neutralizazio honen aurrean antolatzaileak «kontzientzia oso lasai» dutela azaldu dute, eta «gustura»â€ˆdaudela hartutako erabakiarekin, atzetik zetozen lasterkarien gatik «sentitzen» badute ere. Neutralizatutako lasterkariak 35-40 inguru izan ziren.

626tik helmugara 371
Bi probetan 626 lagun atera ziren guztira, eta horietatik 371 lagunek lortu dute helmugara iristea. «Iristea bera ere ez da gutxi»â€ˆzioten askok, «eta hare gehiago egin duen beroarekin». Taldeka irten ziren 19 tarldetaik lau taldek bakarrik lortu zuten helmugara taldean iristea. Aurten, gainera, lehen aldiz, podiuma betetzea lortu dute hiru talderekin, proba honetan lehen aldiz.

Helmugara iristen lehenak izan zirenek igande arratsaldean jaso zituzten sariak Beasaingo plazan. Gehienek antolakuntzari eta boluntarioei,  etxekoei eta lagunei emaz zizkieten eskerrak, eta tartean Mikel Valdivielsori ere zuzendu zitzaion Ehunmiliak probako txapelduan izan zen Imanol Alenso, «proba hau lau urtetan posible egiteagatik».

Ehunmiliak proban atera den hiru urtetatik hirutan irabazi du txapela Nerea Martinezek, aurtengo garaipena kontuan hartuta. Helmugara larri iritsi bazen ere, igandeko sari-banaketan gustura azaldu zen, bere bikotekidea den Titok animatu eta beste behin parte hartu eta garaipena lortu duelako. «Beti bezala, oso emozionantea izan da aurtengo Ehunmiliak ere» zioen pozik, Sanferminetako zapi eta guzti.

Goierriko 2 Handiak probako txapela lortu zuen Iñaki Catalanek irabazterik ez zuela espero zioen: «sekula ez zait halakorik gertatu». «Izugarria izan da» zioen: «pisa egiteko geldituz gero, aurrez ateratako abantaila gal dezakezu», zioen.

Besarkadaren irudia
Jende askoren buruan geldituko den irudia izan zen helmugara iristean Ehunmiliakeko txapeldunak eta txapeldunordeak emandako besarkada. «Ehunmiliak lasterketa bat baino gehiago denaren seinale» dela esan zuten askok.

Bide osoan zehar Imanol Aleson txapeldunaren eta bigarren postau lortu zuen Javi Dominguezen arteko pikearen ostean, horrelako besarkada batek asko esan nahi du, askoren ustez.

ehun milak

Artxibo
Event Search