Antolakuntzaren jarreran atzera egin gabe, aurten ere dena ezarria izanen den bestan kokatzen da, irailaren 21ean, larunbata, ASKAINEN denendako eskuragarri izanen den ekitaldi batendako.
Ttiki lasterketa, 15 eta 23 urte arteko gazteei irekia 10 km eta 600m-ko desnibel positiboko ibilbide beldurgarrian, egundaino 251 gazte izena emanik! 2023ko errekorraren bikoitza… Gazteendako proiektu honendako zaletasun guztiz sinestezina. Izen emaite aurreratuen amaiera irailaren 15an, igandean.
INFORMAZIO OSOA : https://www.skyrhune.com/skyrhunetikki-coursejeunes/
Berriro Pitchounen Skyrhune, arratsaldeko 3tan herriko plazan : Bi lasterketa, 1 eta 2 km -koak 7-14 urteko haurrentzat, doinik, han bertan izen emateak, gure Maskota Ofizialarekin, giro atseginenean. Lastreketak saikapenik gabekoak, mediku agiririk gabekoak ! Bakarrik burasoen baimena bertan bete beharrekoa. Oparriak hau guztientzat, noski, Skyrhune espirituan !
Denoi irekia, Doinik eta inskripziorik gabekoa: 10 km-ko Ibilaldi Mokofina, denentzat eskuragarri, 10km egiteko egunean zehar (Hitz ordua abiatzea goizeko 11etan), 3 anoa postu eta Gure Babesleek eskaintzen dituzten lurreko produktuen dastatzeak (Gastronomie Basque, Maison Paries, Begi Gose, Fromages Mondot, Vins Lajonie…) .
Ibilbideak, batez ere, ongi kalkulatutako 2 geldialdi ahalbidetzen ditu, korrikalari guzien iragaitea ikusteko eta giro zoro batekin animatzeko! Skyrhunen parte hartzeko modu ederra.
6 joelettes baino gehiago izango dira : Elbarritasun egoeran diren haur eta helduak Larruneko maldetan eramanak izanen dira oraindik sekula ikusi ez den elkartasun oldar batean, 80 bat garraiolarirekin, gidalariei eta haien familiei bozkario une horiek eskaintzeko.
INFORMAZIO OSOA: https://www.skyrhune.com/randonneesfestives/
Herrian ere DENONDAKO ANIMAZIOAK izanen dira Egun osoan.
Goizetik, Kide Herriarekin, eta ondotik, egun guzian, Talo goxoak dastatu ahal izanen dituzue bertan, kafe bat hartu terrazan Larrun aitzinean, eta, aldi berean, ateraldi guziez eta Bideo Lasterketaren jarraipenaz gozatu ahal izanen duzue Pantaila Erraldoian, Musika eta Speakerekin, hori guzia animatzeko.
Jaiegun bat 9etatik Gauaren bururaino ASKAINEN plazan!
INFORMAZIO OSOAÂ : https://www.skyrhune.com/animations/
Kirol eta Besta Egun handi bat, 19etako podiumen ondotik gaualdi handi batekin bukatuko dena.
Heldu den irailaren 21ean, larunbata, Askainera joan beharko gara, azken edizio honetaz gozatzeko. Skyrhunen 10 urte. Dena prest dago azken dantza hau ahaztezina izan dadin.
HITZ ORDUA denontzat Askainen, irailaren 21ean, larunbata.