Web
Analytics
Bihar zabalduko da Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea - Lasterketak.eus Bihar zabalduko da Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea - Lasterketak.eus

Bihar zabalduko da Zegama-Aizkorri mendi maratoian izena emateko epea

Aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoiak kutsu berezia izango du hamargarren edizioa da-eta. Maiatzaren 29an egingo da lasterketa eta 450 plaza daude. Bihartik hilaren 28ra arte izango da izena emateko aukera.

Izena ematen duten guztien artean, zozketa egingo da otsailaren 25ean Zegamako udaletxean; dortsalen zerrenda hurrengo egunean, otsailak 26, argitaratuko da Zegama-Aizkorriko webgunean. Aurtengoa 10. edizioa denez, kutsu berezia eman nahi diote, gainera, antolatzaileek. Euren asmoetako bat da Zegamari eta mendizaletasunari buruzko mahainguruak antolatzea. Bestalde, hasierako ediziotik 2010era arte egin diren mendi maratoien irudiak DVD batean laburbiltzeko asmoa ere badutela adierazi dute. Horretaz gain, edizio guztietan parte hartu duten korrikalariei omenaldia egingo diete, esker ona agertzeko.

Iturria: www.goiena.net

Artxibo
Event Search