Web
Analytics
Donostiako Maratoia: Keniako eta Etiopiako atletek txapela nahi dute - Lasterketak.eus

Donostiako Maratoia: Keniako eta Etiopiako atletek txapela nahi dute

Zurich Donostiako Maratoia irabazteko faborito nagusiak dira; Donostian daude jada

Donostiara iritsi dira eta iganderako prest daude. Keniako eta Etiopiako atletak Zurich Donostiako Maratoia irabazteko faborito nagusiak dira eta Gipuzkoara iritsi dira. Silken Amara Plaza Hotelean elkartu dira eta gogo handiekin daude.

  1. edizio honetan, borroka polita ikusteko aukera izango dugu gizonezkoen lasterketan (Kenia eta Etiopiako atleten artean) eta Dirbabisa Ayantu Kumela (6) zein Chawo Chaltu Negesse (7), biak Etiopian jaioak, txapelaren bila aterako dira igandean emakumezkoen lasterketan. Lehen aldiz Donostiako Maratoia irabazi nahi dute.

Bi atleta egongo dira erritmo altua eramaten 30. kilometrora arte. Helburua, gizonezkoen lasterketan 2h10etatik jaistea izango da. Eta hori lortzeko, goi mailako 5 atleta egongo dira irteera puntuan:  Haimanot Mateb Muluneh (1), John Kipkorir Mutai (2), Noah Kipruto Chepngabit (3), Noah Kangogo Kipsoi (4) eta David Kiprono Metto (5). Horretaz gain, Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da Donostiako kaleetan.

Kontuan izan beharreko beste dortsal batzuk: Cécile Kempf (emakumezkoa, 8), María García (emakumezkoa, 9), Said Belarizi (gizonezkoa, 10), Karin Storbacka (emakumezkoa, 11) eta Mathias Osmark (gizonezkoa, 12).

10 kilometrotako lasterketa 8:45etan hasiko da eta maratoi erdia zein maratoia, aldiz, 9:00etan. Proba guztiak Errondo Pasealekutik abiatuko dira eta Anoetako Miniestadiora iritsiko dira atletak.

Partaide kopurua

Dortsalak online erosteko epea amaitu da (Belodromoan erosteko aukera irekia dago orain) eta hauek dira datuak: 2.976 partaide maratoian, 2.507 maratoi erdian eta 1.195 10 kilometrotako proban.

Horretaz gain, Zurich Maratoi Txiki Festarako 1.100 dortsal baino gehiago saldu dira.

Erlazionaturiko lasterketak
Erlazionaturiko sarrerak
Idatzi iruzkin bat

Publizitatea