IX. EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA – 2023
Lasterketa 2023ko ekainaren 3an eginen da. Goizeko 8:00etan hasiko da, Leitzako plazatik.
EHME lasterketa (traila): Lasterketa honek 67 km. eta 7.200 metroko desnibel metatua izanen ditu Mendialdea-Aralar inguru menditsu ikusgarrian barrena (Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri eta Leitzaldea). Hasiera eta helmuga puntuak Leitzan izanen dira.
EHME errelebo-lasterketa: EH Mendi Erronka lasterketaren ibilbide berdina izanen du, baina emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz bikoteka erreleboetan egin ahal izango dena, bietako batek, gutxienez, emakumea izan behar duelarik. Lehenengo lasterkariak irteera puntutik Putzuzarreko anoagunerainoko zatia eginen du. Putzuzarren erreleboa eman beharko dio bikoteari eta bigarren horrek Putzuzarretik Leitzako helmugaraino geratzen den zatia eginen du.
EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA
Elbarren, 1.
31880 – Leitza (Nafarroa/Navarra)
[email protected]
Data 2023/06/03
Irteera 8:00etan, Leitzako Plazan
Distantzia 67km
Igarotze-kontrolak 6
Anoa-guneak 9
Desnibela guztira 7.200m
Gehienezko altuera Irumugarrieta, 1.431m
Gutxieneko altuera Arribe, 222m
Gehienezko denbora 13 ordu
Gehienezko parte-hartzaileak 700
Sari banaketa 20:00etan, Leitzako plazan
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: