II. HIRU TXIKIAK TRAIL – 2023
DATA ETA LEKUA:
Hiru Txiki Trail 2023ko irailaren 16an ospatuko da, Ermuan, Orbe Kardinalaren plazatik abiatuta.
Ordutegia Parte-hartzaileek 30 minutu lehenago egon beharko dute irteera-gunean.
○ Martxa: 8: 00etan
○ Traila: 9:00 h.
○ Gazte Traila: 11:00 (Aixola Presa)
IBILBIDEAK:
Proba Ermuan hasi eta amaitzen da, Urko, Oiz eta Egoarbitza igoz, eta hiru modalitate ditu:
● Martxa ez lehiakorra: 42 kilometro, 2106 metroko desnibel positiboarekin.
● Trail kronometratua: 42 kilometro, 2106 metroko desnibel positiboarekin.
● Gazteen traila: 12 kilometro, 560 metroko desnibel positiboarekin (Aixolako presan hasi eta Ermuan amaitu)
Neurketak ez daude homologatuta.
Ibilbideen % 90 mendiko bide eta bidezidorretatik doaz eta beste % 10 asfaltoan.
Ibilbidearen zatiak lur pribatuetatik igarotzen direnez, entrenamendu-track bat emango da, jatorrizko ibilbidean aldaketa batzuk eginez. (Ezin da lursail pribatuetatik ibili jabeen baimenik gabe) Behin betiko tracka probaren aste berean bidaliko zaie inskribatutako guztiei.
ARAUDIA – REGLAMENTO:
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: