Elgoibarren, 2010eko Irailaren 11an egingo den krosa.
Lasterketa herrikoi hau herri barruan egingo da, 7km-ko zirkuitu batean. Irteera ordua 20:00ean izango da, eta lasterketa Foruen plazan hasi eta bukatuko da.
Lasterketan 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, 1994 urtean edo urte hori baino lehenago jaio direnek.
Lasterketan parte hatu ahal izateko, izena eman beharko da irailaren 6a, astelehena, baino lehen (egun hori barne). Izena emateko 12 € ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean bertan posible izango da izena eman 15€ ordainduta. 300 atletarentzako lekua izango da.
[email protected] helbide elektronikoan ere izena eman ahal izango da.
Dortsalak eta txipa irailaren 10ean, ostirala, jaso ahal izango dira lasterketaren karpa ofizialean (Leku-Eder parkea), 18:00etatik 20:00etara bitartean. Dortsalak eta txipa lasterketaren egun berean ere jaso ahal izango dira (Foruen plaza) 18:00etik aurrera, eta 20:00ak arte.
Ezinbestekoa izango da txipa dortsalaren barruan sartzea, eta helmuga igaro bezain laster itzultzea.
Mailak:
Juniorrak: 16 urtetik 20 urtera (1994 eta 1990 urteen artean jaiotakoak, biak barne).
Seniorrak: 21 urtetik 40 urtera (1989 eta 1970 urteen artean jaiotakoak, biak barne).
Beteranoak: 41 urtetik aurrera (1971n eta aurreko urteetan jaiotakoak)
Irabazle absolutuei, bai gizonei, bai emakumeei, garaikurra eta txapela emango zaizkie. Maila bakoitzeko lehenengo hirurei ere garaikurrak emango zaizkie.
Partehartzaile guztiei lasterketa gogorarazteko elastiko tekniko bat emango zaie opari. Horretaz gain, korrikalariek produktuz betetako poltsa bat jasoko dute, helmuga zeharkatu bezain laster, txipa itzuli ostean.
Sariak banatu ondoren, produktu gehiago zozketatuko dira partaide guztien artean. Saria jaso ahal izateko, korrika egiteko erabili den dortsala aurkeztu beharko da.
Lasterketan parte hartu duten guztiak Olaizaga kiroldegian dutxatu ahal izango dira.
Izena eman duten atleta guztiek istripu-aseguru bat izango dute. Aseguruaren gastuak antolatzaileek ordainduko dituzte.
Proba honetan parte hartzeagatik bakarrik, araudi hau onartu beharko da.
Araudi honetan aurreikusi ez diren gauza guztietarako IAAFren araudian ezarritakoa izango da kontuan.
Informazio gehiago / Más información: www.mintxeta.com