


Desde el Muthiko, hemos puesto mucha ilusión en la organización de esta primera edición y esperamos que la prueba se convierta en una fiesta deportiva para celebrar la llegada de la primavera. Habrá obsequios y regalos para todos los participantes y atractivos premios para los primeros clasificados. Tras la prueba y el reparto de trofeos, serviremos un aperitivo en los locales de la peña.
Sólo nos queda animaros a todos y todas a participar en la carrera y desear que disfrutéis de una mañana diferente por las calles y paseos de la vieja Iruña.
Nos vemos en la Estafeta.
Aurreko urteetan ausardia nahikoa izan ez, baina aurten bai, Muthikoko atletismo taldeko kideak Muthiko Alaiak I. Herri Lasterketa antolatzera animatu gara. Martxoaren 19an izanen da, eguerdiko 12:00etan, eta gure helburua lasterketa herrikoi eta irekia izatea da, peñako bazkideek eta Iruñerriko korrikalariek goiz atsegina pasa dezaten lasterka eginez, nor bere erritmoan. Horretarako, Iruñeko alde zaharreko kaleetan eta Arga ibaiaren pasealekuan barna zirkuitu ederra prestatu dugu, ia jende guztiak egiteko modukoa, 4,4 kilometro besterik ez du eta.
Muthikoko korrikalariok ilusio handiz ekin diogu lasterketa antolatzeari. Egun horretan, festaleku eta kirolgune handia bihurtu nahi dugu Estafeta kalea, udaberriari ongi-etorria egiteko. Parte-hartzaile guztientzako opariak izanen dira, eta lehenbiziko sailkatuentzako sari erakargarriak. Lasterketa bukatu eta sariak banatu ondoren, aperitiboa zerbitzatuko dugu peñako tabernan.
Lasterketan parte hartzera animatzea besterik ez zaigu falta. Ea eguraldi polita ateratzen den, denon gozagarri. Zapatilak jantzi eta…Estafetan elkartuko gara!
Informazio gehiago / Más información:
www.muthikoalaiak.org/pub/cas/Secciones/Atletismo/Carreras/2011/2011.html











