Web
Analytics
III. EREÑOKO MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus III. EREÑOKO MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

III. EREÑOKO MENDI LASTERKETA

2014_UrdaibaiKopa.jpg

EREÑOKO MENDI LASTERKETA

EREÑOKO MENDI MARTXA / LASTERKETA 2014

MARTXOAK 30, domeka

IRTEERA ORDUAK:

LUZEA: 8:30 (Arita-Berri Jatetxea) 

LASTERKETA: 9:30 (Arita-Berri Jatetxea)

LABURRA: 10:00 (Elexalde)

OHARRAK:

– Aurretiaz apuntatzeko azken eguna martxoaren 23a izango da.
– Gosaltzeko tabernak zabalik egongo dira
– Hornidura postuak 3 izango dira, 2 urarekin eta beste bat janari-edariekin osatua eta helmugan kopaua, hondakinak zakarrontzietara bota!!!
– Dutxak egongo dira
– Informazioa: [email protected]
– Martxan parte hartzeko, aurretiaz apuntatuz 10€ izango dira, eta egunean bertan 14€, beti ere partehartzaile gehiengo kopurua 350 pertsona izango delarik
– Lasterketan parte hartzeko, aurretiaz apuntatuz, federatuak 10 € ordaindu beharko dute, federatu gabeek 13€ eta egunean bertan 16€. Beti ere partehartzaile gehiengo kopurua 200 pertsona izango delarik. Kopuru horretara heltzean, zerrendak itxi egingo dira eta ezin izango da izena eman.
– Izena emateko tokiak: Udaletxea (94 625 46 21),Arita-Berri Jatetxea, Atxoste Taberna, Ereñozar Taberna, [email protected]

IBILBIDE LUZEA (23 Km): Arita-Berri, Arrupe, Mendibil, Anbeko Koba, Ereñoko Arizti, Geranda, Potoko Lezia, Mendi Txiki, Mendi Andiko, Galarregi, Bustarrigane, Gabika,  Ibarrondo, Oma, Eleixu, Ereñozar, Taberna Zarre, Elexalde  (ihazko errekatik Eleisura doan argi kableko igoera kentzen da)

MENDI LASTERKETA (23 Km): Arita-Berri, Arrupe, Mendibil, Anbeko Koba, Ereñoko Arizti, Geranda, Potoko Lezia, Mendi Txiki, Mendi Andiko, Galarregi, Bustarrigane, Gabika,  Ibarrondo, Oma, Eleixu, Ereñozar, Taberna Zarre, Elexalde

IBILBIDE LABURRA (11 Km): Elexalde, EreñokoArizti, Geranda, Potoko Lezia, Mendi Txiki, Bustarrigane, Gabika, Akorda,Uregalde, Gaztelu, Elexalde. Ihazko ibilbidearekin alderatura, ibilbide laburrerako, Errekatik Ereñozarrerako Igoera osoa kentzen da

IZENA EMATEKO: Laster zabalduko dugu, aurten sistema informatiko eta kreditu txartel bidez egingo da eta Ereñon egun zehatz batzutan (iragarriko dira), tokiak jarriko dira jendeak izen ematea errezago egin dezan .

– Antolatzaileek deklinatuko dituzte edozein kalte, lesio edo min, bai partehartzaileak bere buruari eginikoak edo besteei eginikoak. Ezbeharren bat gertatuz antolakuntza ez da kargu egiten
– Partehartzaile guztiek, frogan partehartzeagaitik, araudi hau onartzen dute

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://erenomendimartxa.blogspot.com.es/

 

ARGAZKIAK – FOTOS 2013

https://www.facebook.com/media/set/?set=a.247765725367068.1073741826.218218201655154&type=1

2014 URDAIBAI KOPA

Event Details
  • Hasiera data
    2014-03-30 09:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    EREÑO, BIZKAIA
Artxibo
Event Search