GAZTAÑOKO KROSA
EGUNA: ekainaren 14an
ORDUA: goizeko 10:30etan
LEKUA: Gaztañoko auzoan- Errenteria-Orereta
Errenteria-Orereta Ibilbidea: 6,5Km Ikusi Ibilbidea
Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko I. Krosa egingo dute ekainaren 15an.
10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztañoko plazatik atera eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztañoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.
Parte hartu nahi dutenek 7 euro ordaindu behar dituzte, aurretik izena emanez gero. Eta egunean bertan, 9 euro (proba hasi baino ordubete lehenago).
Proba bukatu ondoren, kamiseta bana emango diete parte hartu duten guztiei. Eta gero, guztientzat pintxo poteoa izango da.
Antolatzaileek topoz gerturatzeko deia egin dute, bertan baitago geltokia. Topoz gerturatu ezin dutenei ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.
Izena ematea 7€ www.herrikrossa.com
SARIAK
Seniorrak:1º-Kopa, ardo botila eta txuleta.
2º-Ardo botila.
3º-Ardo botila.
Emakumezkoak:1º-Kopa, ardo botila eta txuleta.
2º-Ardo botila.
3º-Ardo botila.
Beteranoak.Lehen emakumezkoa Kopa eta ardo botila.
Lehen gizonezkoa Kopa eta ardo botila.
Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
Egun berean 9€
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
https://www.facebook.com/gaztanoko.krosa
Gaztañoko Jai Batzordea
657702735