Web
Analytics

III. MUTHIKO ALAIAK HERRI LASTERKETA

20130323_MuthikoAlaiak.jpg

muthiko alaiak herri lasterketaAurreko bi urteetako arrakasta ikusita eta jasotako kritika onek bultzatuta, aurten ere “Muthiko Alaiak Herri Lasterketa” antolatzera animatu gara, iazko ilusio berarekin, urtez urte gero eta lasterketa erakargarriagoa antolatzeko asmoz.

muthiko alaiak herri lasterketaAurreko bi urteetako arrakasta ikusita eta jasotako kritika onek bultzatuta, aurten ere “Muthiko Alaiak Herri Lasterketa” antolatzera animatu gara, iazko ilusio berarekin, urtez urte gero eta lasterketa erakargarriagoa antolatzeko asmoz.
Aurtengo lasterketa martxoaren 23an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan. Irteera eta helmuga Estafeta karrikan izanen dira. Gure helburua, urtero bezala, lasterketa herrikoi eta irekia izatea da, peñako bazkideek eta Iruñerriko korrikalariek goiz atsegina pasa dezaten lasterka eginez, nor bere erritmoan. Horretarako, Iruñeko alde zaharreko kaleetan eta Arga ibaiaren pasealekuan barna zirkuitu ederra prestatu dugu, ia jende guztiak egiteko modukoa, 4,4 kilometro besterik ez du eta. Ibilbidea iazkoa bezalakoa da.

Lasterketarako izen-emateak Interneten bidez eginen dira, bakar-bakarrik, webgunearen bitartez lasterketaren bezperako 14:00ak arte. Izen-ematea dohainik izanen da modalitate hau aukeratzen dutenentzat. Epe horretan inskripzioen gehieneko kopurura (350) iristen ez bagara, onartuko da martxoaren 22an eta 23an izena ematea Muthiko Alaiak peñaren egoitzan (ikus araudia), baina kasu horretan 10 euro ordaindu beharko dira izena emateagatik (Muthikoko bazkideak izan ezik). Horrela, azkeneko momentuko jende-pilaketak saihestuko ditugu, eta lasterketaren beharrak hobeki kalkulatuko ditugu.
Berrikuntzarik handiena Paris 365 proiektuarekiko lankidetzatik dator. Hori dela eta, dortsala hartzera etortzen zaretenean janari-pakete bat ekartzeko eskatzen dizuegu, egunero-egunero 100 pertsona ingururi 3 otordu ematen dien irabazi asmorik gabeko elkarte honi laguntzeko.

Martxoko egun horretan, festaleku eta kirolgune handia bihurtu nahi dugu Estafeta kalea, udaberriari ongi-etorria egiteko. Lasterketa bukatzen duten parte-hartzaile guztiei opari boltsa ederra emanen diegu, eta hainbat produktu zozketatuko ditugu. Lehenbiziko sailkatuentzat ere sari erakargarriak prestatu ditugu.
Lasterketan parte hartzera animatzea besterik ez zaigu falta. Ea eguraldi polita ateratzen den, denon gozagarri. Martxoaren 23an, zapatilak jantzi eta…Estafetan elkartuko gara!

 

 

IBILBIDEA – RECORRIDO:

MUTHIKO ALAIAK IBILBIDEA

Informazio gehiago / Más información: http://www.muthikoalaiak.org/pub/cas/Secciones/Atletismo/Carreras/2013/2013.html

 

Event Details
  • Hasiera data
    2013-03-23 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    IRUÑA, NAFARROA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2013-03-23 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    IRUÑA, NAFARROA
Event Tags
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg