
VII. LESAKAKO ZUBIGAINEKO KROS HERRIKOIA – 2026
Heldu den ekainaren 27an, larunbata, Lesakako VII. Zubigaineko Kros Herrikoia antolatu dugu Beti Gazten.
Aurten ere Bortzirietako III. Koparako puntuagarria izanen da.
11:00etan hasiko da Arretxeako Plazatik.
Ibilbideak herriko zubietan barrena (Beheko Plaza, Antoiu, Arretxea, Ote, Eltzeta…) izanen dira, motzago edo luzeago mailaren arabera eta seinaleztatuak egonen dira.
EGUNA:
2026ko ekainaren 27an, larunbata
ORDUA:
Goizeko 11:00etatik antzinera
IZENA EMATEA:
16 urtetik gorakoek: https://inscripciones.kronoak.com 5€
Gainontzekoek egunean bertan emanen dute izena, Arretxeako Plazan bertan, 10:00etatik aitzinera.
MAILAK ETA DISTANTZIAK:
Maila eta distantzia desberdinak:
- Ttikiak (2022 urtetik aurrera jaiotakoak): 200m
- Aurrebenjaminak (2019-2021): 300m
- Benjaminak (2017 eta 2018): 450m
- Alebinak (2015 eta 2016): 900m
- Juniorrak (2011-2014): 3000m
- Jubenilak (2008 eta 2010): 6000m
- Absolutua (2008 urtera arte jaiotakoak): 6000m
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:














