Web
Analytics
XXVIII. LOATZOKO IGOERA - JAITSIERA - 2022 - Lasterketak.eus XXVIII. LOATZOKO IGOERA - JAITSIERA - 2022 - Lasterketak.eus

XXVIII. LOATZOKO IGOERA – JAITSIERA – 2022

XXVIII. LOATZOKO IGOERA – JAITSIERA – 2022

Urteroko legez, aurten ere, Loatzoko igoera-jaitsiera antolatze lanetan gabiltza. Amasako Martina elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi honek XXVIII. edizioa beteko du aurten.

Tradizioari eutsiz, lasterketa apirileko azken igandean izango da, apirilaren 24an hain zuzen. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik.

Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak 1h eta 30 minutu baino lehen, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa bada ere, 16 urtetik gorakoek soilik hartu ahal izango dute parte.

DATA – FECHA: 2022ko Apirilaren 24ean.

ORDUA – HORA: Goizeko 10:30etan Uxo-Toki elkartetik.

IZEN EMATEA – INSCRIPCIONES:

Egunean bertan goizeko 9:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan.

DISTANTZIA – DISTANCIA: 9,73 km

SARIAK – PREMIOS:

Lehenengo 3 sailkatuei.

Sariak: Gizonak=Emakumeak
1. 120€
2. 80€
3. 50€

Sari-banaketan parte hartzaileen artean zozketa mundiala egingo da.

Event Details
Artxibo
Event Search