Web
Analytics

VIII. SAN SILVESTRE – BERASTEGI – URTE ZAHAR KROS HERRIKOIA – 2011

Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurten ere, San Silbestre krosa antolatu du Urepele Elkarteak.

Krosa abenduaren 31ean izango da, arratsaldeko 18:00etan txikienen txanda izango da eta ondoren helduenak abiatuko dira prestatutako zirkuitoari hiru bira eman asmoz.

Txikienak, 12 urte bitartekoak, 1.150m egin beharko dituzte eta helduenek berriz, 4.600m burutu beharko dituzte. Hilaren 30a da izena emateko azken eguna eta nahiz eta azken egunean ere apuntatu ahal izango den.

Izen ematea Urepelen bertan egin daiteke, hilaren 30a izendatu dute sari eta gainontzekoak ahalik eta ondoen prestatzeko denbora izateko.

Iazko ekitaldian, 125 parte hartzaile izan ziren, urtetik urtera gora dohan zenbakia da hau. Bitxikeri bezela aipatu, iazkoan Beñat Salvarredik denborarik onena 16minutu eta 04 segundutara jeitxi zuela.

Event Details
  • Hasiera data
    2011-12-31 18:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    BERASTEGI, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2011-12-31 18:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    BERASTEGI, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg