
VII. GAZTAÑOKO KROSA – 2018
Gaztañoko Jai Batzordeak antolatuta, eta jaien egitarauaren barruan, Gaztañoko Krosa egingo dute ekainaren 16an.
10:30ean hasiko da proba, eta ibilbidea 6,5 kilometrokoa izango da. Parte hartzaileek, Gaztaño inguruan bi itzuli egin beharko dituzte: Gaztañoko plazatik atera eta Gaztaño etorbideko maldatxoa igo, Pontika auzo aldera joan, autopistako zubi paretik pasatu eta bidegorria hartu, Arramendiko kaskorantz joan, Agustinak auzora iritsi, eta Gaztañoko plazara jaitsi. Bigarren itzulian, horrez gain, auzoan zehar metro batzuk gehiago egin beharko dituzte korrikalariek.
IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
https://www.facebook.com/gaztanoko.krosa
Gaztañoko Jai Batzordea
657702735













