Web
Analytics
VIII. SUBIDA A ALKORTA IGOERA - 2013 - Lasterketak.eus VIII. SUBIDA A ALKORTA IGOERA - 2013 - Lasterketak.eus

VIII. SUBIDA A ALKORTA IGOERA – 2013

Egutegia errepikatuko da. Karakateko Igoeraren osteko zapatuan, azaroaren 23an, jokatuko da Mendaron Alkortako Igoera.
 
10:30ean irtengo dira korrikalariak udaletxe aurretik, eta 4,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Alkorta baserri pareraino.
 
Errepidez egingo dute ibilbide osoa, eta tartean, %11ren bueltako pendizak ere gainditu beharko dituzte.
 
Izenemateak egunean bertan egin beharko dira, irten baino ordu erdi aurretik, eta 2 euro kobratuko dute. Bukaeran, hamaiketakoa egongo da Alkortara igotzen diren guztientzat.
 
197/ 2006 doktrinaren kontra antolatzen dute lasterketa hau, eta hain justu ere, Parot doktrina ezarrita preso duten Jokin Urain mendaroarraren jaiotetxean bukatzen da [2009ko irailaren 7an, 23 urteko espetxe zigorra bete ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/06 doktrina ezarri eta kartzelaldia 2016 urtera arte luzatu zion].
 
Iaz, Iñigo Lariz elgoibartarra (21:07) eta Nerea Amilibia aiarra (27:5) nagusitu ziren.
 
Gizonezkoetan, Iñigo Lazkanok dauka errekorra (20:24) eta emakumezkoetan Amilibiak berak (25:49).
Event Details
  • Hasiera data
    2013-11-23 10:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    MENDARO , GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search