Porrontxoetako jai batzordeak, Trintxerpe atletiko klubaren kolaborazioarekin Porrontxo jaietako XV. Herri krossa antolatzen du.
Proba Irailaren 15-ean (larunbata) , jokatuko da gaueko 20:30-etan. Gauez egiten degun lehen edizioa izango da, eta aldaketa hau onerako izatea espero degu, proba festaren bihotzean burutuko bait da, egiako kuadrilek emango dioten giro apartarekin.
Partaideek bi itzuli eman beharko dizkiote 3,3 kilometrotako ibilbideari, beraz bi aldiz igo beharko dituzte gure Egiako maldak.
Lasterketaren amaieran parte hartzaile guztien artean zozketa bat burutuko da, besteak beste urdaiazpiko goxo bat campofrioren- eskutik eta Martin Berasategi jatetxean bi pertsonentzako afaria. Bai ondo irakurri dezue!
Inskripzioak aldez aurretik honako tokietan egin ahal izango dira: LAISTER eta U-51 kirol dendak eta www.herrikrossa.com webgunean 6 euroren truke. Lasterketaren egun berberean izena emateko aukera izango da ere 19:00-etatik aurrera Plaza haundin (Martin Santos plaza) jarriko degun postuan, 9 euroren trukean.
Partaideek plazako polikiroldegiko aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidea izango dute.
Garaikurrak egongo dira garaileentzat eta baita lehenengo kuadrilakideentzat ere. Garaikurren palmaresean Txantxibiri kuadrila da nagusi. Ardi galduak eta Itzalak-eko lagunek irabazi dute garaikurren bat ere.
Bolondresak egongo dira ibilbidean zehar eta baita DYA-ren dotazio bat proba zaintzen.
Anima zaitezte parte hartzera! Eta zergatik ez, lasterketaren amaieran porrontxo jaietaz gozatzera parranda giro jatorrean!
GORA PORRONTXO JAIAK!!
IBILBIDEA / RECORRIDO:
TRINTXERPE – GABRIEL VIEIRO: 627 137 201
JON JAKA: 685 716 876