
Donostiako Erdi Maratoiaren 16.edizioa 2016ko Maiatzak 22an izango da goizeko 10etan.
La 16ª edición del Medio Maratón de San Sebastián se celebrará el próximo 22 de Mayo de 2016 a las 10 de la mañana
IBILBIDEA – RECORRIDO:

| LASTERKETA Noiz ospatuko da Donostiako Erdi Maratoia? Donostiako Erdi Maratoiaren 16.edizio 2016ko Maiatzak 22an izango da goizeko 10etan. Non egongo dira irteera puntua eta helmuga? Lasterketa Boulebarrean du Irteera eta Helmuga puntua, Udaletxearen ondoan. Donostiako Erdi Maratoiako kamiseta dago? Bai, korrikalari bakoitzak lasterketaren kamiseta ofiziala jasoko du. Kamisetaren taila aukeratu dezaket? Bai, baina kontutan izan bukatzen diren tailak izena-emate formulariotik kenduko ditugula. Dutxak egongo al dira? Bai, Zuhaizti polikiroldegia korrikalari guztien zerbitzura egongo da bertako dutzak erabiltzeko. Arropazaindegia egongo al da? Bai,arropazaindegia doan izango da Diputazio eraikinaren sotoan Gipuzkoako Plazan goizeko 8:30-etatik 13:30ra arte zure arropa utzi dezakezu. Aldagelak egongo al dira? Bai, korrikalariek arropa aldatu ahal izango dute Kiosko Plazan bertan ezarritako karpa batean. Masajistak egongo al dira? Bai, helmuga inguruan dohainikako masaje gune bat egokituko da parte hartzaileentzat. Ze ordutan egon behar naiz irteera gunean? Goiz iristea gomendatzen dizugu, modu honetan aldageletako jende pilaketa sahiestuko dira. Gainera, beroketa aproposa egiteko denbora izango duzu. Denborarekiko irteerak egongo dira? Elite Korrikalariek 1,20 1,30 1,40 1,50 denborako irteeretan banatu daitezke, akreditatu duten markaren arabera. Nola egingo da denboraren neurketa? Kronometrajea Dortsal-Txipa sistemaren bidez egingo da, irteera puntua gurutzatzerakoan automatikoki martxan jartzen den gailu txiki bat egongo da zure dortsalean. Honek ibilbidea betetzeko behar duzun denbora zehatza emango dizu. Zer gertatzen da Dortsal-Txipa ahazten badut? Ez duzu denbora ofizialik izango eta ez zara lasterketaren sailkapen ofizialean azalduko. Nire txipa erabili dezaket? EZ, Txipa dortsalean egongo da, beraz ezin izango duzu zurea erabili. Txipa bueltatu behar dut lasterketa amaitzerakoan? Ez, ez duzu txipa bueltatu behar. Zer eraman behar dut Donostiako Erdi Maratoiara? Dortsal-Txipa eraman behar duzu eta nahi izanez gero arropa arropazaindegian uzteko. Banakako sariak daude? Bai, banakako sariak egongo dira gizonezko eta emakumezko absolutu mailako lehengo bostentzat. Gainera gizonezko eta emakumezkoen lehen hiru partaide euskalduneentzat sariak egongo dira eta arautegiko mailako lehen hiru sailkatuak garaikurra jasoko dute. Lasterketaren zehar hornidura postuak egongo dira? Bai, 5, 10 eta 15 kilometroetan hornidura postuak egongo dira AQUABONA urarekin eta 7,5 eta 12,5 kilometroetan POWERADErekin. Lasterketa bukatzeko denbora muga dago? Ibilbidea betetzeko gehienez 2 ordu eta 30 minutu izando dituzu. Denbora horren ondoren, lasterketa amaitu ez duten partehartzaileek ibilbidea utzi beharko dute. Nahiz eta inskribatuta ez egon, korrika egin dezaket? Ez, lasterketaren dortsala ez daramaten korrikalariak ezin izango dute lasterketa gunera sartu. | LA CARRERA ¿Cuándo tiene lugar el Medio Maratón de San Sebastián? |
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:













