IBILBIDEA / RECORRIDO
Antolatzailea
BESTE IRUÑA A.T.
Apdo. correos 223.
31080 – Pamplona/Iruña (Nafarroa/Navarra)
Tel.: 948383697
[email protected]
Data: | 2013/05/12 |
---|---|
Ordua: | 09:00 |
Distantzia: | 21.097m |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2013/03/20 (09:00) Amaiera: 2013/05/09 (23:59) |
Probako kupoa: | 1200 Parte-hartzaile |
Txipa behar du: | Bai |
Adin-muga: | Bai (1920/01/01(e)tik eta 1997/05/12(e)ra artean jaiotakoak) |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Larrabide Kirolgunea (Helmuga ondoan) |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | Larrabide Kirolgunea (Helmuga ondoan aldagelen leihatiletan) |
Web orria: | www.besteiruna.es |
Izen-emate motak
- 18 € INSKRIPZIOA
- 20 € INSKRIPZIOA 6-9 MAIATZA
Izenemateak
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=744
Informazio gehigarria
XXXII. IRUÑEA HIRIKO MARATOI ERDIAREN ARAUAK
Beste Iruña Atletismo Taldeak Iruñea Hiriko Maratoi Erdia antolatzen du.
Data: 2013ko maiatzak 12
Irteera: Goizeko 9.00 etan Galizia etorbidetik
Helmuga: Larrabide Kirolgunea
16 urtetik gorako kirolarientzako parte hartze librea. Antolatzaileek gomendatzen dute parte hartu baino lehen azterketa mediku egokia egitea.
Antolatzaileek ardura zibileko asegurua kontratatuta daukate.
Proba honetan parte hartzeagatik sortu daitezken kalte fisiko edota moralak antolatzaileek ez dituzte beregain hartzen; ezta arduragabekeriaz edo legea ez gordetzeagatik sortutakoak. Partehartzaileak txipa eraman behar du zapatillan eta dorsala aurrean doleztu gabe ongi ikusi behar baita ibilbidean zehar dauden kontrolei laguntzeko asmoz. Jan-edanak hartzeko tokiak egonen dira ibilbidean zehar. 2 ordu eta 15 minutu baino lehen bukatu behar da proba. Dutxa eta aldagelak egonen dira Larrabide kirolgunean. Gurutze gorriko postuak egonen dira ibilbidean zehar baita medikuak eta masajeak Larrabide kirolgunean SURYA Nafarroako Masaje Eskolari esker. Proba honetan parte hartzeak suposatzen du arau hauek onartzea. Arautegi honetan agertzen ez diren kontuak IAAF RFEA eta FNAren aurautegia aplikatuko da.
IBILBIDEA:
1. Buelta: Galizia Etorbidea Bergamín Agoitz Monjardín Eguesibar bailara Baxenafar et. Ilargi-erdia Arrieta Amaya Estafeta Mercaderes Udal Plaza Kale Nagusia Takonera parkea Juan XXIII plaza Erregina aldapa San Roque Iratxe Monastegia Donibaneko baguada Arcadio M. Larraona Europa plaza Santxo Azkarra et. Erletokieta Abejeras Sancho Azkarra et. Eskiroz Gaztelu-buelta Pío XII et. Armada et. Bakea plaza Yangüas eta Miranda Galizia et.
2. Buelta: berdin eta sarrera Galizia etorbidetik Fuerte del Príncipe kaletik Larrabide kirolgunera helmuga dagoen tokira.
Murilloko ALTOBARRIO Txarangak ibilbidea alaituko du hainbat puntutan. E-mail: [email protected]
IZEN EMATEA (SOILIK INTERNETEN BIDEZ):
Epea: martxoaren 20etik maiatzaren 9ra arte www.besteiruna.es webgunearen bidez edo www.kirolprobak.com-en. Izena emateko formularioa bete beharko da eta handik segurtasun-ordainketa egin ahalko da. Izen ematea automatikoki itxiko da maiatzaren 9ean gaueko 23.59etan. Kuota: 18 euro martxoaren 20tik maiatzaren 5a bitartean. 20 euro maiatzaren 6tik 9a bitartean. Gehienez 1.200 pertsonak hartu ahalko dute parte.
TXIP ETA DORSALAK JASOTZEKO:
Dorsalak eta txipak maiatzaren 11an larunbatean banatuko dira goizeko 10etatik eguerdiko 14ak arte eta 16:30etatik 20:30ak arte Iruñea merkatalgunean (EROSKI). Igandean ere banatuko dira goizeko 7:45 etatik 8:30ak arte Iruñetik kanpo bizi diren kirolarientzat Larrabide kirolgunean
SAILKAPENAK:
Denbora-kontrola Kirolprobak enpresaren bitartez eginen da txip elektronikoaren bidez.
SARIAK:
GIZONEZKOEN KATEGORIA NAGUSIA:
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
EMAKUMEAK
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
BETERANOAK KATEGORIA (35 urte edo gehiago lasterketaren egunean):
GIZONAK
1 Sailkatua Trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
EMAKUMEAK
1 Sailkatua Trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
Sariak ezin dira pilatu.
OPARIAK:
Dorsalak jasotzean bertako produktoekin poltsa bat emanen zaio korrikalari bakoitzari baita kamiseta teknikoa ere. Kirol materialaren zozketa eginen da LA MILLA podologiko estudioaren eskutik (Amaia Kalea 31) eta bazkariak edo afariak Iruñeko hainbat jatetxetan… eta abar.
Informazio gehiago / Más información: www.besteiruna.es