Web
Analytics
XXXVI. ARRATIAKO MARATOI TXIKIA - Lasterketak.eus XXXVI. ARRATIAKO MARATOI TXIKIA - Lasterketak.eus

XXXVI. ARRATIAKO MARATOI TXIKIA

20140601_ArratiakoMaratoiTxikia.jpg

Arratiako XXXVI. Maratoi Txikia hilaren 31n izango da.

Adin guztietako kirolariak hartzean dabe parte proba honetan, edade bakotxari egokitutako ibilbide bat eginaz.

Igaz Gotzon Solaegik eta Iraia Garciak irabazi eben nagusien probea.

Nagusiak Zeanuri eta Igorre arteko 11 km.ak egingo dabez.

Urtekerea Zeanurin izango da 10:15ean eta izen emotea Igorreko kiroldegian 08:45etik 09:30era edo Zeanurin bertan 09:30etik 10:00etara.

1998tik 2002ra bitartean jaiotakoak, Artea-Igorre ibilbidea egingo dabe Arteatik 10:25ean urtenda.

Izen emotea Arteako plazan izango da 09:45etik 10:00etara.

2003 eta 2006 bitartean jaiotakoak Dimatik Igorrera joango dira galapan. 10:00etan urtengo dira eta izen emotea Dimako plazan izango da 09:15etik 10:00etara.

Gaztetxoenak, 2007an edo beranduago jaiotakoak, Igorreko eskoletan zirkuitu bat egingo dabe. Izena eskolako patioan emon behar dabe 09:00etatik 09:55era.

Event Details
  • Hasiera data
    2015-05-31 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ZEANURI - IGORRE, BIZKAIA
Artxibo
Event Search