Web
Analytics
Gebremariam etiopiarra da gaur Zornotzako krosa irabazteko faborito nagusia - Lasterketak.eus Gebremariam etiopiarra da gaur Zornotzako krosa irabazteko faborito nagusia - Lasterketak.eus

Gebremariam etiopiarra da gaur Zornotzako krosa irabazteko faborito nagusia

Gebremariam Emakumezkoetan lehia estua espero da, baina Grace Momanyi kenyarra nabarmentzen da guztien gainetik

Zornotzako Nazioarteko Krosaren 55. ekitaldia jokatuko da gaur. Urtero legez, antolatzaileek lan bikaina egin dute parte-hartzaileak erakartzen, eta beste behin punta-puntako atletak ariko dira lehian Jauregibarriko zirkuituan. Bat nabarmentzen da guztien artean: Gebre Gebremariam etiopiarra, egungo munduko kros txapelduna. Gebremariam sasoi betean dago, sasoi honetan korritu dituen kros guztiak irabazi baititu. Ezustekorik ezean, gaur ere berea izan behar luke garaipena, are gehiago kontuan hartuta bere aurkari zuzenena, Samuel Tsegay eritrearra (iazko irabazlea), azkenean ez dela Zornotzan izango. 13:00etan hasiko da proba, 10.700 metroko ibilbidearekin.

Emakumezkoen mailan, lehia estuagoa espero da. Hala ere, korrikalari bat ageri da garaipena lortzeko kinieletan: Grace Momanyi kenyarra. Emakumezkoen proba 12:30ean hasiko da, 6.700 metroko ibilbidearekin.

Iturria: Berria

Artxibo
Event Search