Web
Analytics
Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa urriaren 2an egingo dute - Lasterketak.eus Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa urriaren 2an egingo dute - Lasterketak.eus

Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa urriaren 2an egingo dute

Urriaren 2an Goierri Garaiaren XV. Herri Lasterketa egingo dute Urretxun, Zumarragan eta Legazpin. 11:00etan hasiko da Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik eta helmuga ere leku berean jarriko dute. Osotara 8,5 kilometroko iblibidea izango da.

Izena aurrez eman nahi duenak 8 euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan, berriz, 10 euro ordaindu beharko dira.
Aurrez Herrikrossa.com webgunean eman daiteke izena, irailaren 30era arte. Hori egiten duenak 8 euro ordaindu beharko ditu.

Lasterketaren egunean ere eman ahalko da izena, 9:30etik 10:30era irteera lekuan bertan. Hemen 10 euro ordaindu beharko dira.

Helmugan parte hartzaileei kamiseta bana emango diete, dortsala itzultzen dutenean. Opari poltsa ere jasoko dute parte hartzaileek.

Sariak
1) Gizon zein emakumeentzako
1. Sailkatua: Garaikurra + Opariak
2. Sailkatua: Garaikurra + opariak
3. Sailkatua: Garaikurra + Opariak
4. Sailkatua: Garaikurra + Opariak

2) Helduentzako A-1976/1967; B-1966/1957; C-1956/……
1. Sailkatua: garaikurra

3) Gurpil-aulkidun atletak
Lehen hiru sailkatuek garaikurra jasoko dute

4) Bertakoak (Legazpi/Urretxu/Zumarraga)
1.Sailkatua: Garaikurra

Pertsona berak ez du sari bat baino gehiago jasoko

Oharrak / Observaciones

• Herrikross Lasterketan 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte.
• Gurutze Gorriaren laguntza izango dute.
• Parte-hartzaile guztiek Uretxuko Aldiri edo Zumarragako Ispilla kiroldegietako aldagelak erabili ahal izango dituzte.

Iturria: http://legazpi.hitza.info

 

Artxibo
Event Search