Web
Analytics
Oihana Kortazarren Munduko txapelak mendiko lasterkarien Euskal Selekzioaren denboraldi bikaina borobildu du - Lasterketak.eus Oihana Kortazarren Munduko txapelak mendiko lasterkarien Euskal Selekzioaren denboraldi bikaina borobildu du - Lasterketak.eus

Oihana Kortazarren Munduko txapelak mendiko lasterkarien Euskal Selekzioaren denboraldi bikaina borobildu du

• Euskal Selekzioa, bigarren taldea Munduko Txapelketan

• Euskal Selekzioa, Espainiako Txapelketan gizonezkoetan lehen selekzio autonomikoa eta bigarrena emakumezkoetan

• Oihana Kortazar, gainera, Europako txapelduna, eta Espainiako Kopa eta Txapelketaren garailea

• Jabi Olabarria, brontzeko domina Munduko Kopan

• Elena Calvillo, Espainiako Kopako txapelduna beteranoen mailan

• Oier Ariznabarreta, Espainiako Km. Bertikalen txapeldunordea

 

euskal mendi selekzioa

Arrasate, 2011ko irailaren 22an.- Oihana Kortazar joan den igandean Munduko Txapelketa eskuratu zuen Sentiro della Grignen (Italia) izan zen azken frogan, garaipen honekin denboraldi bikain bat borobilduz, bai berarentzat -18 txapela 19 lasterketetan- bai munduko onenetakoa den Euskal Selekzioarentzat.

Ternuak eta Forum Sportek laguntzen duten Euskal Selekzioak bigarren postua lortu du taldekako sailkapenean, Katalaluniako selekziotik puntu gutxira, eta Kortazarren Munduko Txapelketako urreaz gain -Emanuela Brizio italiarra eta Corinne Favre frantsesaren aurretik- Jabi Olabarriaren brontzeko domina aipatu beharra dago, Luis Alberto Hernando (España) eta Mikhail Maamlev-aren (Italia) atzetik. Honetaz gain, Oihanak Kortazarrek Europako Txapelketa eta Espainiako Kopa zein Txapelketa irabazi ditu. Txapela kentzeko moduko palmaresa.

Elena Calvillok, bere aldetik, lehen postua lortu zuen Espainiako Txapelketan beteranoen kategorian, eta Oier Ariznabarreta txapeldunordea izan da Espainiako Kilometro Bertikaletan. Azkenik, Espainiako Txapelketan Euskal Selekzioa gizonezkoetan lehen selekzio autonomikoa izan da, eta bigarrena emakumezkoetan.

Palmares bikain honek sekulako denboraldi bat laburbiltzen du, eta lorpen hauek ez dira kasualitatearen fruituak izan, jakina. EFM aspalditik dabil lan eta planifikazio oso fina egiten, kirolariek denboraz eta ondo entrenatu dute, frogak ondo aukeratu dira eta antolaketa ere ona izan delako lortu dira hainbeste domina. Eta, batez ere, kirolariei esker, noski, ilusio handia jarri dutelako denboraldiaren hasieratik proiektu honetan.

Euskal Selekzioa:

1. Oihana Kortazar
2. Maite Maiora
3. Elena Calvillo
4. Jabi Olabarria
5. Fernando Etxegaray
6. Jokin Lizeaga
7. Ainhoa Jauregi
8. Joseba Plaza
9. Oier Ariznabarreta
10. Aritz Kortabarria
11. Iñigo Lasaga
12. Felipe Larrazabal
13. Nerea Amilibia
14. Oihana Azkorbebeitia

• EUSKAL SELEKZIOAREN PALMARESAREN LABURPENA
(15 lehen postuetan sailkatutako korrikalariak):

Espainiako Txapelketa:
1-Oihana Kortazar
9-Maite Maiora
13- Elena Calvillo

4-Jabi Olabarria
9- Fernando Etxegaray
12-Jokin Lizeaga

“Km Bertikala” Espainiako Txapelekta:

2- Oier Ariznabarreta

Espainiako Kopa:
1-Oihana Kortazar
7-Elena Calvillo y CAMPEONA en veteranas

12- Joseba Plaza

Munduko Kopa:
3-Jabi Olabarria
5-Aritz Kortabarria
7-Jokin Lizeaga
8-Fernando Etxegaray

1-Oihana Kortazar
6-Maite Maiora
8-Nerea Amilibia
9-Ainhoa Jauregi

 

Artxibo
Event Search