Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN 2023 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PREMIER PROBA IZANGO DA - Lasterketak.eus GORBEIA SUZIEN 2023 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PREMIER PROBA IZANGO DA - Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN 2023 SKYRUNNER WORLD SERIESETAKO PREMIER PROBA IZANGO DA

GORBEIA SUZIEN 2023

Gorbeia Suzien 2023 edizioa ISF-k, Nazioarteko Skyrunning Federazioak, antolatzen dituen Skyrunner World Seriesetako Premier proba izango da. Gorbeia Suzien 2023 irailaren 22-24 asteburuan ospatuko da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 23an, larunbatean, egingo dira.

Skyrunner World Series zirkuitoa apirilaren 29an hasiko da Calamorro Skyrace lasterketarekin, eta Frantzia, Austria, Espainia, Portugal, Kanada, Peru, Suitza, Italia eta Euskal Herria igaroko dituzten 13 proba hartuko ditu bere baitan.

Izen-emateak

  • Skyrace lasterketako izen-ematea martxoaren 1etik 26ra bitartean egongo da zabalik www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, martxoaren 31n egingo dan zozketa bidez osatuko da irteerako parte hartzaileen zerrenda eta baita itxaron zerrenda ere.
  • 21K lasterketako izen-ematea apirilaren 3an zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta dortsalak bukatu arte egongo da zabalik.

Aurten ere emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo du antolakuntzak.

Skyrunner World Series 2023

Leave a Comment

Artxibo
Event Search