Web
Analytics
Zegama-Aizkorri 22. lasterketa 2023ko maiatzaren 14an ospatuko da - Lasterketak.eus Zegama-Aizkorri 22. lasterketa 2023ko maiatzaren 14an ospatuko da - Lasterketak.eus

Zegama-Aizkorri 22. lasterketa 2023ko maiatzaren 14an ospatuko da

Mendi maratoirik esanguratsuenak 22. ediziorako aurre izenemateak irekiko ditu urtarrilaren 16an 12:00etan eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.
Probak aurreinskripzioen errekorrak hautsi zituen, eta azken edizioan 12.500 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.

Zegama-Aizkorrik itxura hartzen du zerumugan. Mendi maratoirik enblematikoena dela esaten denarentzat dagoeneko bada 22. ediziorako data. Maiatzaren 14an izango da, non ehunka zalek korrikalariak hegan eramango dituzten Sancti-Spiritu bezalako mundu mailako ikur diren parajeetan zehar. Probak urtetik urtera aurre inskripzioen errekorra hausten du, eta 2022ko ediziorako (aurre inskripzioa eta zozketa 2020an egin ziren) 12.500 eskaera baino gehiago egin ziren 225 plazetarako.
 
Maratoiko dortsal gutiziatuak eskuratzeko aurre izenemateak urtarrilaren 16an irekiko dira, eguerdiko 12:00etanrockthesport.com izenemate plataformaren bitartez. 10 egunez, parte hartu nahi duen orok izena eman ahal izango du maratoiaren dortsal bat eskuratu ahal izateko; urtarrilaren 30ean, berriz, kilometro bertikalerako eta junior trailerako epea irekiko da. Dortsalen zozketa otsailaren 24an egingo da.
 
Bi urtez bertan behera geratu ondoren, munduko mendi maratoirik esanguratsuena 2022an itzuli zen errekor edizio batekin: Kilian Jornetek eta Nienke Brinkmanek lortu zuten garaipena 2017ko errekorrak hautsiz, 3h36.40 eta 4h16.43 denborarekin, hurrenez hurren. Eta audientzia-errekorra ere izan zen: Maratoiaren lehen emanaldi osoa zen hartan, Youtubeko historian bistaratze gehien izan zituen gaztelaniazko trail lasterketa bihurtu zen. Mendi maratoia lau hizkuntzatan jarraitu ahal izan zen zuzenean Teledeporte, Euskal Irrati Telebista (EITB), TV3-Esports3 eta ingelesez eskaini zuen Golden Trail World Series bere Youtubeko katearen bidez.

ZEGAMA 2023RAKO DATAK

2023ko urtarrilaren 16an 12:00etan:
       XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren aurre izenematea.
2023ko urtarrilaren 30ean 12:00etan:
       IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren eta XII. Zegama-Aizkorri Junior
       Trailaren aurre izenematea.
2023ko otsailaren 24an:
       Dortsalen zozketa.
2023ko maiatzaren 12an:
       IX. Zegama-Aizkorri kilometro bertikala
2023ko maiatzaren 14an:
      XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia eta XII.en Zegama-Aizkorri Junior Traila

Leave a Comment

Artxibo
Event Search