Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN MERRELL 2023 LASTERKETAKO IZEN-EMATEA IREKIKO DA MARTXOAREN 1EAN - Lasterketak.eus GORBEIA SUZIEN MERRELL 2023 LASTERKETAKO IZEN-EMATEA IREKIKO DA MARTXOAREN 1EAN - Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN MERRELL 2023 LASTERKETAKO IZEN-EMATEA IREKIKO DA MARTXOAREN 1EAN

GORBEIA SUZIEN 2023

Izen-emateak

  • Skyrace lasterketako izen-ematea martxoaren 1etik 26ra bitartean egongo da zabalik www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, martxoaren 31n egingo dan zozketa bidez osatuko da irteerako parte hartzaileen zerrenda eta baita itxaron zerrenda ere.
  • 21K lasterketako izen-ematea apirilaren 3an zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta dortsalak bukatu arte egongo da zabalik.

Aurten ere emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo du antolakuntzak.

Gorbeia Suzien 2023 edizioa ISF-k, Nazioarteko Skyrunning Federazioak, antolatzen dituen Skyrunner World Seriesetako Premier proba izango da. Gorbeia Suzien Merrell 2023 irailaren 22-24 asteburuan ospatuko da Zeanurin, eta Skyrace eta 21K lasterketak irailaren 23an, larunbatean, egingo dira.

Skyrunner World Series zirkuitoa apirilaren 29an hasiko da Calamorro Skyrace lasterketarekin, eta Frantzia, Austria, Espainia, Portugal, Kanada, Peru, Suitza, Italia eta Euskal Herria igaroko dituzten 13 proba hartuko ditu bere baitan.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search