Web
Analytics
BERAKO MENDI MARATOI ERDI ETA GAZTE TRAILERAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 6AN IREKIKO DA - Lasterketak.eus BERAKO MENDI MARATOI ERDI ETA GAZTE TRAILERAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 6AN IREKIKO DA - Lasterketak.eus

BERAKO MENDI MARATOI ERDI ETA GAZTE TRAILERAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 6AN IREKIKO DA

berako mendi erdi maratoia 2023

Maratoi erdia Euskal Herriko Kopa eta Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuituko rankingerako puntuagarria izango da

Apirilaren 16an, igandea, egingo den Berako Mendi Maratoi Erdian izena emateko epea martxoaren 6an, astelehena, 15:00etatik aurrera irekiko da, www.pb-organisation.com webgunean.

525 dortsal egongo dira eskuragarri. Dortsalak agortzen ez badira, izen-ematea apirilaren 13an itxiko da.

Prezioa iazko berdina izanen da: 28 euro korrikalari federatuentzat eta 32 federatu gabeentzat. Izena emateko ez da beharrezkoa aldez aurretik pb-organisation.com webgunean erregistratuta egotea.

Aurten, Berako Mendi Maratoi Erdiak Euskal Herriko Lineako Koparako kontatuko du. Txapelketa hau Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak antolatu dute, herrialde guztietako kirolariek parte har dezaten eta Euskal Herriko hainbat lurraldetan zehar ibil daitezen.

Lehiaketak, kategoria absolutuan eta beteranoen azpikategorian, zortzi froga izanen ditu. Euskal Herriko Kopa Kolazino Mendi Egunean hasiko da, Bizkaian, martxoaren 18an, eta Berako proba hirugarren puntuagarria izango da. Irailaren 23an amaituko da txapelketa, Azkaineko Skyrhune lasterketarekin.

Berako Mendi Maratoi Erdia Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuituan ere sartzen da. Honek 23 froga ditu eta Berako proba baliagarria izango da Nafarroako rankingerako. Lasterketa guztiek puntuatuko dute, eta ekainean eta abenduan sariak banatuko dira, erregulartasuna saritzeko.

GAZTE TRAIL

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere Gazte Traila egingo da, eta berritasun moduan, Nafarroako Kirol Jokoen barruan egongo da.

Gazte Traila hiru kategoriatan banatuko da: haurrak (13-14 urte, 2009-2010ean jaiotakoak); kadeteak (15-16 urte, 2007-2008an jaioak) eta gazteak (17-18 urte, 2005-2006an jaiotakoak).

Izen emateak Nafarroako Mendizale Federazioan egin daitezke klub edo ikastetxe baten bidez, edo www.pb-organisation.com webgunean. Gazte kategoriako lasterkariek 7 euro ordainduko dituzte eta umeek eta kadeteek, bi euro.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search